PROI-ak martxan ditugu!

Ikasturtea hasi genuenetik ia hilabete pasa da eta poliki-poliki bagoaz IEM ezberdinetan murgiltzen.  Ikastolako egitasmo ezberdinetan PROIak martxan ditugu jada. Proiektu hauetan, ikasleek egoera errealetan oinarritutako arazo edo erronkei aurre egiten diete, talde kooperatiboetan zein bakarka lan eginez.  DBHko 2.mailan “Amatxon” izeneko proiektua abiatu dute. PROI honetan kontsumo eredu mota ezberdinak lantzen dira: kapitalista eta…

Read More

Almenekoak mendi irteeran 

Almeneko Lehen Hezkuntzako ikasle eta irakasleek mendi irteera egin zuten pasaden ostiralean. Apotzara, Kurtzebarrira, Otala Zelaira, Mendiolara… txoko ezberdinak bisitatuz egun zoragarria pasa zuten elkarrekin!

Read More

Batxilergoko ikasleak Italian izan dira

Almeneko 2.batxilergoko ikasleak Italian egon dira ikasbidaian. Milan, Venezia, Pisa, Florentzia eta Bolonia bisitatu dituzte. Pizza eta pasta artean giro ederrean ibili dira. Grazie mille Italia!

Read More

San Migelak Aretxabaletan

Zapatuan San Migelak ospatu dira Aretxabaletan, eta gure Ikastolako hainbat kidek herriko ekintzetan parte hartzeaz gain, ferixan egon ginen hainbat produktu saltzen. Almeneko batxilergoko ikasleek tortila pintxoak saltzen ibili ziren eta Erañazabaleko produktuz osatutako otarra ere zozketatu zuten. Aurreko egunetan Almeneko eta Basabeazpiko guneak festan murgilduta egon dira; ederto aritu dira dantzan, jolasean eta sukaldatzen.…

Read More

Ikasturte hasierarekin, mendi irteerak eta familiarizazioa protagonistak

Aurten ere, ikasturte hasieran gauden honetan, mendi irteerak eta familiarizazioa ditugu protagonista. Bailarako mendi eta tontorrak bisitatzen ari dira gure ikasleak, eta txikienak, berriz, familiarizazio prozesu betean daude. Ikasturteari hasiera eman diogunetik, haurrak gero eta gusturago etortzen dira Ikastolara. Konfiantzaren pedagogian beti jartzen dugu haurra erdigunean, eta, beraz, bakoitzaren erritmoa errespetatzen dugu haurraren ongizatea bermatzeko.…

Read More

Martxan gaude!

Udako oporrak izugarri gozatu ondoren, gogotsu ekin diogu ikasturte berriari!  Arizmendi Ikastola osatzen duten 12 guneetan, eta bereziki ikasle txikienak hartzen dituztenetan, familiarizazio prozesu betean gaude. Familiarizazio egoki baterako, ezinbestekoa da haurraren erritmoa errespetatzea, bere egoera emozionala behatzea eta prozesu honetarako prestatutako ekintzen bidez, eta beharrezkoa den kasuetan, gurasoekin batera, laguntza ematea.  Familia eta haur…

Read More

Almen guneko irakaslea den Martxi Perezi elkarrizketa TU Lankiden

Arizmendi Ikastolan 37 ikasturte egin dituen Martxi irakaslea elkarrizketatu du TU Lankidek. Bere ibilbidea, irakasle-rolaren bilakaera, irakasle eta ikasleen arteko harreman osasuntsuen garrantzia eta hezkuntzaren etorkizunaz jardun du, besteak beste. Erreportai osoa irakurgai, hemen.

Read More

Batxilergoko bigarren mailako ikasleak Goienan solasean

Batxilergoko bigarren mailako ikasleak diren Libe Agirre, Gari Sarasua eta Iñaki Etxeberriak Goienak grabaturiko solasaldian parte hartzeko aukera izan dute, etorkizun akademiko eta profesionalari buruz hausnartzeko helburuarekin. Ikasleek ibilbide akademikoaren berri eman eta beren esperientziak zein aholkuak partekatu dituzte solasaldian. Gaur egun, Batxilergoko bigarren mailako ikasleek hainbat erabaki hartu behar izaten dituzte: zer ikasi, zein…

Read More

“GUREA DA” abestiaren bideoklipa ikusi al duzu?

Ikastola kanpoaldean, gurasook arratsalde asko pasatzen ditugu elkarrekin, eta batzuetan, proiektu politak sortzen dira. Arratsalde horietako baten Dibertsions-en hazia sortu zen, Aretxabaleta eta Eskoriatzako guraso, ikasle eta irakasle batzuk osatutako taldea. Hazi hartatik GUREA DA bideoklipa sortu da, ilusio eta goxotasun handiarekin eta pertsona zoragarri askoren laguntzarekin egindakoa.  Zabaldu AMETSA lau haizetara!

Read More