LH 6koen irteera Zuhatzara

BATU egitasmoko 6.mailakoak Zuhatzan izan ginen ekainaren 12tik 14ra bitartean. Pedalo, arraun, piragua, bela, gaubela… ekintza ugari egin genituen.  Lehen hezkuntzako etapari agurra gustora emateko modu ezin hobea izan zen!

Read More

Almeneko DBH1eko ikasleak “Ni Arizmenditarra” eguna ospatzen

Asteazkenean DBH 1eko ikasleek “Ni Arizmenditarra” egun handia ospatu zuten. Bertan, gure komunitatea osatzen dugun hainbat jatorritako herrialdeak hobeto ezagutzeko aukera izan genuen. Besteak beste: Kuba, Venezuela, Kolonbia, Erresuma Batua, Aragoi, Katalunia, Gaztela-Mantxa, Errioxa eta beste hainbat lekutako gastronomia, dantzak, jolasak, ohiturak etb. ezagutzeko aukera izan zuten. LH 5. mailako eta DBH 2. mailako ikasleak…

Read More

LH 4. MAILAKOOK URAREN GARRANTZIAZ JABETZEKO ArdURA PROIA BURUTU DUGU

ArdURA Proiaren baitan, LH4. mailakook hainbat ekintza burutu ditugu. Urkuluko araztegira joan ginen eta bertan bisita gidatua izan genuen eta ondo baino hobeto azaldu ziguten Urkulun ura jasotzen den momentutik, edangarria bihurtu arte burutu behar den prozesu guztia. Momentu honetan urtegia goraino beteta dagoela esan ziguten (%95a baino gehiago). Gaia lantzerakoan ur honen erabilera arduratsua…

Read More

5.mailako ikasleek Non Gogoa, Han Txangoa PROIan antolatutako irteeraz gozatu dute

Almen, Santa Teresa eta Arimazubiko LH5.mailako ikasleek “Non Gogoa, Han Txangoa” PROIan antolatutako txangoa izan genuen pasa den astean. Ostegunean, hilak 13, Arimazubi eta Santa Teresako ikasleak Gamarrako igerilekuetan izan ginen. Almenekoak, berriz, ostiralean egin genuen egun pasa Gamarran.  Bertan, igerilkuan freskatzeko aukeraz gain, ederto pasa genuen instalakuntza guztian zehar sakabanatuta dauden kirol eremu ezberdinetan.…

Read More

Almeneko 3.mailako familiak Torrebasoko sendabelarrak ezagutzen

Almeneko 3.mailako ikasleak Xirristi Mirristi PROI-ari amaiera emateko gurasoentzat ibilbide bat prestatu dute. Bertan, ikasitako guztia azaltzeaz gain sendabelarrak gertutik erakusteko aukera izan dute. Gurasoak, anai-arrebak, aitona-amonak… jendetza elkartu dira, eta hunkigarria izan da!

Read More

Bertsolarien bisita Almenen

Ikasturteari amaiera emateko Almeneko LHko 4., 5. eta 6.mailako ikasleek bi bertsolarien bisita jaso dute: Oñatiko Urko Arregi eta Getariko Libe Goeneaga. Goizean zehar ofizioen bueltan aritu dira bertsotan, eta eta oinak emanda ere sortu dituzte bertsoak. Horrez gain, hainbat bertso-jolas ere egin dituzte elkarrekin. Mila esker Bertsozale elkarteari, eta Urko zein Liberi eskainitako tarte…

Read More

Almeneko DBH2koak Bizibidaiaz gozatzen

Ekainaren 5 etik 7a bitartean DBH 2.mailako Almeneko taldeak Bizibidaiaz gozatzeko aukera izan du. Hondarrabiko aterpetxean lo egin eta Irisarri land, hondartzan  bainatu, Baiona ezagutu, Bidarrayn raftinga egin , Hondarrabi ginkana bidez ezagutu eta Chillida lekuko bisita gidatuarekin osatu dituzte BIZIegunak. Giro lasaian, ederto ibili dira!

Read More

Almeneko 6.mailakoak PROIari amaiera ematen

Aste honetan, 6. mailakook EHko Sistem azken proiari amaiera eman diogu. Proi honetan gure ingurune hurbileko ekosistemak landu ditugu eta ekosistema bakoitzak dituen ezaugarrien berri gurasoei  eta 3. mailako ikasleei eman diegu antolatutako erakusketan.

Read More

Batxilergoko 2. mailako ikasleek bukatu dute USE froga

Batxilergoko 2. mailako ikasleek bukatu dute USE froga

Azken astean Almeneko eta Gaztelupeko batxilergoko 2. mailako ikasleen gehiengoak USE (Unibertsitatea Sarbide Ebaluazioa) froga izan du. Bertan zati orokorreko hizkuntzen zein filisofiako edo historiako frogak izan dituzte hiru egunetan zehar. Beste ikasle batzuek, modalitateko frogak ere egin dituzte azken nota hori igotzeko. Froga hauen ostean, oporretan daude ikasleak. Disfrutatu!

Read More