Almen
Eskoriatzako 26. Ferixie egin genuen zapatuan
Pasa den larunbatean Eskoriatzako kaleetara eraman genuen Ikastola. Goizeko 9etatik hasita herriko kaleak artisauen eta bertako produktuen postuz bete genituen; 83 artisauk jarri zuten postua, horietatik 26 eskoriatzarrak. Musika eta dantzak ere ez ziren falta izan; txistulariak, trikitilariak, Eskoriatzako dantza taldea eta Imanol Intxausti eta Iñaki Larrañagaren erromeria izan ziren ikusgai. Tarteka euri tanta batzuk…
Read MoreAlmeneko LHko 4.mailakoen irteera Baratze Baserri Eskolara
Almeneko LH4ko ikasle eta irakasleak Baratze Baserri Eskolan egon ginen maiatzaren 27tik 29ra bitartean. Ekintza ugari egiteko aukera izan genuen: baserriko lanak, lorezaintza, egur lanketa, zaldian ibili, dantza egin, jolastu… besteak beste. Esperientzia paregabea izan zen, zikloari amaiera emateko guztiz aproposa. Ederto pasatu genuen denok elkarrekin!!
Read MoreAlmeneko 1.mailakoak Alemaniako ohiturak ezagutzen
1.mailan gure ikaslea den Unai Meyfarth-en gurasoek ilusio handiz Alemaniako ohitura ekarri dute gurera. Sua elkargunean Stockbrot deitzen den ogi goxoa egin eta jan dugu elkarrekin. Eskerrik asko Daniel eta Maitane!
Read MoreKultur Eskolako saioa Almenen
Aurreko astean Kultur Eskolako saioa izan genuen Almenen. Bertara, Jugats eta Iñaki etorri ziren, gurekin batera genero aniztasuna lantzera.
Read MoreIkastolako irakasleak yoga ikastaroan
GPSko IEMaren barruan, hainbat ekintza burutu dira aurten: “Yoga Aulas” ikastaroa, talde motorraren erapena eta hileroko akonpainamendu saioak, besteak beste. Horretaz gain, 5 hilabete iraun duen yoga ikastaroa egin da, bi helburu izan dituena: bata, irakasleen ongizatea sustatzea, eta bestea, irakasleek ikastaroan ikasitakoa gelara eramatea. Ezinbestekotzat jotzen dugu irakaslearen ongizatea zaintzea, bera ondo badago, ikasleei…
Read MoreAlmeneko batxilergoko talde bat Donostiako Eureka museoan
Batxi 2ko fisikako ikasle talde bat Donostiako Eureka museroa joan zen bisitan. Izan ere, batxi2ko fisikako ikasgaiak, egunerokoan gertatzen diren hainbat fenomeno sakon ulertzeko eta matematikoki deskribatzeko aukera ematen du, eta, hori dela eta, museoko gailuetako fisika bertatik bertara aztertzeko asmotan hurbildu ziren zientzia museora. Polita da txikitan emozietatik bisitatzen dena, urteekin, behaketa, analisia eta…
Read MoreAlmeneko iraunkortasun batzordekoak Eskoriatzako merkatuan
Eskola Agenda 2030 proiektuaren baitan iraunkortasun batzordeko arduradunak Eskoriatzako merkatuan egon ginen egindako lana azaltzen. LH 2ko ikasleek etorkizuneko elikaduraren gaia landu ondoren, garaiko produktuen inguruko azalpenak eman zituzten. LH 4. mailakoek, etorkizuneko garraioa landu ondoren beraien emaitzak eta ondorioak plazaratu zituzten. Azkenik LH 6. mailakoek, etorkizuneko etxebizitzak gaiaren baitan, ortu bertikalak diseinatu eta hauen…
Read MoreAlmeneko DBH1eko ikasleak Eskoriatzan izan ziren Euskal Giroan Jolasean ekimenaren baitan
Almenen zein Gazteluondoko lehenengo DBHko ikasleak Euskal Giroan Jolasean aritu dira Eskoriatzan. Bertan, Aranzadi Ikastolako eta Txantxiku Ikastolako maila bereko ikasleekin elkartu dira. Giro paregabea eta eguraldi bikainaz gozatzeko aukera izan dute!
Read MoreEskoriatzako XXVI. Ferixie ospatuko dugu zapatuan
Zapatuan, ekainak 1, Eskoriatzako 26. Ferixie ospatuko dugu. Aurten 85 postulari egongo dira beraien produktuak eskaintzen; baserriko produktuak eta elikagaiak, artisautza eta tresneria eskainiko dituzte, besteak beste. Goizeko 9:00tan emango diogu hasiera egunari etxafuego jaurtiketa eta txistularien kalejirarekin. 10:00etan ferixako postuak irekiko ditugu eta jarraian, ekintzak bata bestearen atzetik jarriko dira martxan: txorimalo lehiaketa, haur…
Read MoreBizikleta irteera 1. batxilergoko ikasleek
Gaztelupeko eta Almeneko Batxilergoko 1. mailako mailako ikasleek, bizikleta gainean, agur esan diote Gorputz Hezkuntzan urte hauetan egindako ibilbideari. Azterketak bukatu ostean, kaskoa jantzi eta ibilbide ezberdinetatik iritsi ziren Urkulura. Sasoi ona eta talde bikaina osatzen dutela erakutsi dute ikasle, irakasle eta laguntzera etorri diren GIKAIko 2. mailako ikasleek ere. Egun ederra benetan!
Read More