[BATU eta IZEN-eko familientzat] MUGI Ikaskuntza Esperientziaren hausnarketaren sozializazioa

Eskerrik beroenak eman nahi dizkizugu Arizmendi Ikastolako MUGI Ikaskuntza Esperientziaren hausnarketan zure laguntza emateagatik. Zure konpromisoa funtsezkoa da ikasleen arrakastarako eta baita gure hezkuntza-komunitate osasuntsua garatzeko ere. Horren baitan, zure guneko diagnostikoaren emaitzak jasotzen dituen txostena eta laburpen bideoa partekatzen dizkizugu.  Bideoa edo/eta txostena ikusi eta gero, etorkizunean egingo diren esku hartzeak aukeratu eta diseinatzeko…

Read More

Batxi 2koen agur bazkaria Almenen eta Gaztelupen

Pasa den asteazkenean, 2. batxilergoko ikasleek azterketak bukatu ostean, ikasle eta irakasle guztiek elkarrekin batera bazkaldu genuen, bai Almenen eta baita Gaztelupen ere. Bazkarietan giro ederra egon zen; ez ziren falta izan jolasak, bertsoak eta bai irakasle zein ikasleen arteko sariak ere. Ondoren, festa giroan jarraitu zuten ikasleek. Zorterik onena opa dizuegu hemendik aurrerako ibilbidean.…

Read More

Almeneko 5.mailakoak “A ze kakaoa” PROIA burutzen 

Almeneko 5. mailako ikasleok bi bisita izan ditugu aste honetan. “A ze kakaoa” PROIa dela eta, nekazarien bizitza nolakoa den aztertzen aritu gara eta, horretarako, Mundukideko Jon Etxebarria eta Marije Revuelta nekazari Aretxabaletarra gonbidatu ditugu gurera.  Jonek gertutik ezagutzen du Brasilgo MST mugimendua eta hango nekazarien egoera zein den azaldu digu. Marijek, berriz, 15 urte…

Read More

Almeneko LH 2koak Aretxabaletako liburutegian

Almeneko LH 2.mailakoak Aretxabaletako liburutegira joan gara, eta Miren Agur Meabe idazlearekin solasaldia izan dugu. Gustura entzun ditugu Kattaren liburuak, Joanes eta Bioletaren bihotza istorioa… Goiz paregabea pasa dugu liburu artean! Mila esker Aretxabaletako liburutegiari! Hurrengora arte!

Read More

Maringo Garbiñe Beitiaren bisita Almenen

Aurreko astean, Apirilak 30, Maringo Garbiñe Beitia erlezaina izan zen gurean. DBH 1eko ikasleak BEE API proiektua lantzen ari dira, eta Garbiñek erleen inguruko saio polit bezain baliagarria eskaini zigun. Horrez gain, erlezaintzarako erabiltzen dituen tresna eta erleen bidez lortzen ditugun produktu piloa ekarri zizkigun. Garbiñerekin eta klasean landu eta ikasitakoekin, laster irtengo gara kalera,…

Read More

LH 3ko ikasleak Xirristi Mirristi PROIa lantzen 

Xirristi Mirristi PROIan murgiltzen hasi gara LH 3ko ikasleak. Proiektu honetan, norberaren ondoezak sendatzeko erremedioak ezagutu eta transmititzea izango dugu helburu. Sendabelarren inguruan informazio gehiago jasotzeko Xeli Arregi gonbidatu dugu Arimazubira eta Aitor Zubizarreta Almenera. Sendabelar ugari ekartzeaz gain, bakoitza zertarako eta nola erabili daitekeen azaldu digute biek. Gainera, anekdota eta istorio asko kontatu dizkigute,…

Read More