Almen
Almeneko DBH2ra Arrikrutzeko Aitorren bisita
Joan zen asteazkenean Arrikrutzeko gida den Aitor etorri zen espeleologiaren bueltan dagoen jakintza azaltzera DBH 2 mailara Espeleologia haitzuloen jatorria eta izaera arakatzen eta ikertzen dituen jakintzaren alorra da. Espeleologiaren aztergai nagusia leizeen behaketa eta horien egitura bada ere, estalagmiten eta estalaktiten eraketa, baldintza hidrologiko orokorrak eta haitzuloen bilakaera ere jakintzaren alor horretan sartzen dira,…
Read MoreAlmeneko batxi 1eko ikasleak 2.modalitateko proiektuak amaitzen
Batxi 1eko ikasleek 2. modalitateko proiektuak amaitu dituzte aste honetan. Zientifikoko ikasleek osasuna zaintzeko enpresa bat sortu behar izan dute Personal Trainer proiektuan, giza gizarte eta artekoek informazio uholde honetan kritikotasunez nabigatzeko estrategiak landu dituzte xno proiektuan eta teknologoek konfiantzaren pedagogian oinarrituta eta jasangarritasuna eta eraginkortasun energetikoa kontutan izanda DBH3 eta DBH4ko espazioak birmoldatzeko proiektua…
Read MoreMaria Castellanaren udaberri eta udako ikastaroa Almenen
Naturako parte garen heinean, Arizmendiko hainbat irakasle Maria Castellanarekin egon ginen asteburu osoko formazio batean. Natura zikloa eta gure bizitzako zikloa bat datozela frogatzeko era askotako ekintzak burutu genituen. Ziklo honekin bat egin dugu, hau errespetatzen, gugan identifikatzen eta maitatzen. Ondoren, ikasitako guztia ikasleengana eramatea da gure hurrengo erronka!
Read MoreLiburuaren nazioarteko eguna ospatu dugu Ikastolan
Apirilaren 23an liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen da. Helburua, irakurzaletasuna sustatzea, industria editoriala bultzatzea eta egile eskubideen bitartez jabetza intelektuala babestea da. Egunari ikusgarritasuna emateko, Ikastolako txokoak apaindu eta ekintza ugariak antolatu ditugu. Basabeazpin, gunea apaindu dugu, izan ere, amets ederra baita liburuen artean bizitzea. Familiak ekarri ditugu Ikastolara eta hizkuntza ezberdinetan kontatu dizkigute guri hainbeste…
Read MorePROIetan buru belarri batxi 1eko ikasleak
Azken asteetan Gaztelupe eta Almeneko batxi 1eko ikasleak PROIetan aritu dira: giza ibilbidekoak XNO, zientifikoak PERTSONAL TRAINER eta teknologikoak ERAIKUNTZA. XNO proiektuan arlo ezberdinetatik, eduki anitzak landuz, analitikoak eta kritikoak izan daitezen ikasleak, tresnak eskeintzen zaizkie, eurek gai izan daitezen jasotzen duten informazio ugarian, egia zer den eta zer ez den antzemateko. Landutako eta aztertutakoarekin,…
Read MoreAlmeneko batxi 2ko ikasleak irteerak antolatzen
Batxi 2ko ikasleak aisialdira begira irteera desberdinen antolaketan ibili gara: arrauna, paintballa, surfa…. Gaur guk antolatutako ekintza bat frogatzeko aukera izan dugu eta Gasteizera etorri gara Cityjumpera. Ikasturteko azken txanparako indarrak hartu ditugu!!!
Read MoreAlmeneko LH 3koak Artium bisitatzen
Aurreko ostegunean Gasteizeko Artium museoa bisitatzera joan ginen Almeneko 3.mailakoak. Gasteizeko parkeetan jolasteaz gain, artelanak aztertu eta gure propioak sortu genituen. Egun zoragarria pasa genuen!
Read MoreTorrebaso txukuntzeko auzolana Almenen
Pasa den astean auzolana izan genuen Almenen. Honen helburua, basoa txukuntzea eta hau osasuntsu egoteko ekintza batzuk burutzea izan zen. Gurasoak, ikasleak, irakasleak eta inguruko pertsona batzuk elkartu eta lan asko egin genuen!
Read MoreGoienako “Galdegazte” saioan Gaztelupe eta Almeneko ikasleak
DBH 4. mailako ikasleek Goienako Galdegazte saioan parte hartu dute. Gure bailarako gaztetxoak dira protagonista Imanol Beloki kazetariak gidatzen duen saio honetan,. Ikasleek Euskal Herriko famatuak aukeratzen dituzte, beraiek platoan elkarrizketatu ditzaten. Aurrez, Goienako Imanol Beloki Almen eta Gaztelupera gerturatu zen saioaren nondik norakoak aurkeztera, eta gune bakoitzean ikasle boluntario talde bat saioan parte hartzera…
Read MoreAlmeneko DBH 1ekoek guneko kanpo espazioaK garbitu dituzte
Pasa den astean DBH 1A gelako ikasleek kanpo espazioaren garbiketa egin zuten. Ez zirudien oso zikin zegoenik, baina poltsa batzuk bete zituzten! Lan bikaina!
Read More