Autismoaren alde “Urdinduz” ekimenarekin bat egin dugu

Pasa den Apirilaren 2an, Autismoaren inguruko Kontzientziaziorako Nazioarteko Eguna ospatu zen. Honen baitan, Gipuzkoako Gautena elkarteak “Urdinduz” lelopean ibilaldi solidarioa antolatu zuen Donostian, apirilaren 14an, ostiralean. Egitasmo honekin bat egiteko asmoz, Ikastolako Arimazubi, Almen eta Umezaintza guneetan, “Marea urdina” osatu genuen pasa den ostiralean bertan. Ikasleak jantzi urdinekin etorri ziren Ikastolara, eta guztiok elkarrekin argazkia…

Read More

LH 5eko ikasleek “OSASUNTUBER” PROIa landu dute

Lehen Hezkuntzako bosgarren mailako ikasleek, ikasturteko laugarren proiektuari amaiera eman berri diote. Azken asteotan, OSASUNTUBER izeneko PROIa lantzen aritu dira. Proiektuan zehar, etengabe presente izan dute “Nola sortuko dugu Youtubeko bideo bat ohitura osasungarriak sustatzeko?” galdera gidaria.   Galdera honi erantzute aldera, ohitura osasungarrien inguruan ikertzen aritu dira, gure osasunean eragiten duten sei faktoreen (atsedena, emozioak,…

Read More

Goiena bisitatu dute batxi 1eko giza zientzietako ikasleek

Goiena bisitatu dute batxilergo 1. mailako giza zientzietako ikasleek

Gaztelupe eta Almeneko batxi 1.mailako giza zientzietako ikasleak Goiena bisitatzen izan ziren. Bertan, telebista eta erredakzioa ezagutzeko aukera izan zuten. Ikasle hauek “XNO” PROI-a aurrera eramaten dabiltza. eta telebistako albistegi saio bat aurrera eraman beharko dute azken produktu gisa. Hemen Goienan argitaratutako albistea.

Read More

Almeneko DBH 2koek Arantzazutik Arrikrutzera ibilbidea egin dute

Joan zen asteazkenean DBH 2. mailako taldeak Arantzazutik hasi eta Arrikrutzeko kobetara arteko ibilbidea osatu genuen. Inguru karstikoaren ezaugarriak zuzenean ikusi ahal izan genituen bertan, KARSTING deitzen den proiektuari hasiera paregabea emanaz. “Nola lagundu dezakegu ingurune karstikoa balorean jartzen gure bailaran?” galdera gidariari erantzunez, ekin diogu PROIaren lanketari.

Read More

Almeneko DBH 4koak ikasbidaian izan dira 

Almeneko DBH 4.mailakoak ikasbidaian egon gara aste honetan. Bartzelona ezagutzeko aukera izateaz gain, Kataluinako kostan elkarbizitza momentu politak bizi izan ditugu. Port Aventurako atrakzioetan adrenalina bota dugu eta mediterranear itsasoko uretan blai busti gara. Ederto ibili gara!

Read More

Almeneko 4.mailakoak “Eta gero zer?” PROIari amaiera ematen

LH 4.mailan “ETA GERO ZER” PROI-a lantzen aritu gara. Ikasleek gorputzean izan ditzaketen aldaketen aurrean prestatzeko jarduera desberdinak egin dituzte, eta proiektua borobiltzeko, Leire Viguri ginekologoa eta Ariz Resines sexologoa gunean izan dira. Ikasleek kaxa bat eraiki dute azken produktu gisa, eta beraien gorputzaren eboluzioa argazki bidez 5 urtetara nolakoa izango den irudikatu ondoren, kaxan…

Read More

Ternua taldeko Edu Uribesalgok Almen bisitatu du

Martxoaren 21ean, Almeneko 2. DBHko ikasle eta irakasleok Edu Uribesalgoren -Ternua taldeko sortzaileetako bat- bisita izan genuen. On Fire eta Amatxon PROIetan landutakoa, bertako enpresa batean nola bizitzen den ikusteko aukera paregabea izan genuen. Edu Uribesalgok, modu xume eta argian hitz egin zigun enpresaren sorrera, bilakaera eta gaur egungo egoera eta erronkei buruz; halaber, Ternua…

Read More

Almeneko DBH 2.koak ON FIRE PROI-aren azken produktua sortzen

DBH 2.mailakook gelan gelan landu dugun ON FIRE PROIaren azken produktua lantzeko, galdera gidariari erantzuna ematera joan gara Eskoriatza eta Aretxabaletara. Nola aldarrikatu dezakegu gure herrietan trantsizio energetiko baten beharra daukagula? Jose Aranako eta Basabeazpiko kide txikiak lagun izan ditugu aldarrikapenean, eta elkarrekin jolas eta dantza egiteko tartea ere hartu dugu. Txinpartak hauspotuz, gure ingurua…

Read More

Almeko DBH 1ekoek E(H)KO HERRIA proiektua aurkeztu dute, aditu talde baten aurrean

DBH 1.mailako ikasleek herri iraunkorragoak izan ditzagun E(H)KO HERRIA proiektuan egindako lanak aurkeztu zituzten. Aurkezpena entzun, beraien iritzia eman eta hausnarketak egitera  aditu batzuk etorri ziren gunera: Ikerlaneko Ion Etxebarria, Huheziko Amaia Guridi, Orbeako Maria Retegi eta Arizmendi Ikastolako Aitor Ziardegiri. Mila esker guztioi egindako ekarpenagatik! Goiz oso emankorra eta polita pasa genuen!

Read More