Almen
Down Sindromearen nazioarteko eguna
Martxoak 21an Down Sindromearen nazioarteko eguna ospatu genuen Almenen. Ikasleekin gaiaren inguruko lanketa egin eta argazkiak atera genituen. Ikasle zein irakasle guztiek bi galtzerdi ezberdin jantzi genituen egun horretan, gizarte inklusibo baten alde eginez.
Read MoreAlmeneko DBH4koak “Zurekin batera” PROIa lantzen
DBH 4.mailan “Zurekin batera” proiektuan etorkizuneko aukerak aztertzen gabiltza. Honen harira, hainbat ekintza aurrera eraman ditugu Almenen; alde batetik, ekintzaileak diren Sanpru buseko arduradunak izan genituen gunean. Horrez gain ere, eta Arrasateko Goiaz! Debagoineneko Lanbide Heziketaren azoka bisitzen izan ginen. Ideia pilo batekin bueltatu ginen, eta primerako eguna pasatu genuen!
Read MoreIkastolako komunitatea KORRIKArekin bat
Pasa den astean, herrietako KORRIKA batzordek deituta, Murun egon ginen ikastolako familia eta profesionalak. Bertan, azterketak euskaraz izateko aldarrikapena ere egin genuen eta hainbat argazki atera genituen. Goiz polita pasa genuen! Horretaz gain, gure herrietan ere KORRIKA pasa zen egunean kaleetara irten ginen, eta Baionara ere gerturatu ginen KORRIKAren azken kilometroak gozatu eta laguntzera. Oso…
Read MoreOinez basoa ekimena: Tafallako Ikastolatik gonbidapena
Tafallako Ikastolatik gonbidapen zoragarria jaso dugu apirilaren 20an, larunbata, beraiekin batera egun pasa ederra egiteko Tafallan bertan. Gonbidapena Santa Teresa, Gazteluondo, Arimazubi eta Almeneko 1.mailatik 6.mailara bitarteko familiei dago zuzendua. Oinez basoa ekimenaren bitartez Nafarroa oinez bakoitzaren ostean utzitako aztarna ekologikoa kalkulatu eta baso bat sortzen dute. Hori dela eta sekulako egitaraua antolatu dute apirilaren…
Read MoreBukatu dira Eski irteerak BATU eta IZEN egitasmoetan
Asteburu honetan, Gaztelupe guneko DBH 3 eta 4.mailako ikasleek eski irteera egin dute Arette eski estaziora. Eguraldia eta elurra lagun izanda, eskiatzen ederto moldatu dira. Irteera honekin, aurtengo eski irteera guztiak bukatzat ematen ditugu BATU eta IZEN egitasmoetan. Guztira 4 irteera eta asteburu izan dira, non Gazteluondo, Gaztelupe eta Almeneko BATU eta IZEN-eko ikasleak Arette…
Read More“The wolf and the seven little kids” antzerkia Almeneko LH 3koen eskutik
Urtero bezala, 3.mailako ikasleek ingeleseko “The wolf and the seven little kids” antzerkia egin dute gurasoen aurrean. Jarraian gela bakoitzak egindako antzerkiaren bideoak ikus ditzakezue. Good job! 3.A gela 3.B gela 3.D gela
Read MoreAlmeneko DBH1 eta batxi 1eko ikasleek KORRIKAko murala sortu dute
Almeneko DBH1eko ikasleek KORRIKAren inguruko artelan bat sortu dute batxi 1ekoen laguntzarekin. Korrikaren murala hartu, ikasle bakoitzak zati bat marraztu eta ondoren, collage eran osatu dute. Denetariko materiala erabili dute: arkatzak, errotulagailuak, tenpera, papel mota ezberdinak… Artistak!
Read MoreAlmeneko DBH4ko ikasbidaiko errifen zozketa
Almeneko DBH4ko ikasleek ikasbidairako saldutako errifen zozketan 2 saski banatu ziren. Bat ikastolan bertan gelditu da, Josebek irabazi du. Bestea ikasle batek saldutako errifa bat da. Zorionak!
Read MoreAlmeneko LH 2koek ikasleak sua egiten
Almeneko LH 2.mailako ikasle eta irakasleok negua agurtu dugu Torrebasoko elkargunean sua eginez. Platanoak zirian sartu, pixka bat erre eta txokolateaz jan ditugu. Ederrak zeuden! Esperientzia polita izan da guztiontzat!
Read MoreEider Sanchez, Oihana Koskorrotza eta Maren Lazpiurren kontzertua
Almeneko Eider Sanchezek, Oihana Koskorrotzak eta Maren Lazpiurrenek kontzertu bat eskaini dute gunean.
Read More