Almen
Almeneko Lehen Hezkuntzako ikasleak HUHEZI bisitatzen izan dira
Pasa den astean Almeneko Lehen Hezkuntzako ikasleak Eskoriatzako HUHEZIra joan ginen bertakoek gonbidatuta. HUHEZIko lehen mailako ikasleek Korrika kulturala egitarauren barruan ekintza ezberdinak antolatu zituzten, eta bertan parte hartzeko aukera izan genuen. Antzerki musikatuak, arte tailerrak, ginkanak… Denetaz gozatzeko aukera izan genuen! Eskerrik asko HUHEZI!
Read MoreM8: Emakumeen Nazioarteko Eguna aldarrikatu dugu Ikastolan
Martxoaren 8a egun garrantzitsua da gure Ikastolan. Komunitateko kideon eskubide berdintasunean sinisten dugulako, eta emakume guztion ahalduntzea bultzatu nahi dugulako. Egunero da martxoak 8 gure Ikastolan; ikasturte osoan zehar aldarrikatu nahi dugu egun hau, eta geletan, landu. Egun honetan, gainera, ikasle nagusienen batzorde feministak izaten dira motorrak, irakasleen batzordeekin batera. Bertan proposatu, antolatu eta aurrera…
Read MoreGaztelupe eta Almeneko ikasleak European Youth Parliament-en!
Aste-bukaera honetan Donostian izan gara ostiraletik igandera (Almeneko 4 ikasle eta Gaztelupeko 10 ikasle) EYP ekimenean parte hartzen. Gazteen Europako Parlamentua (European Youth Parliament – EYP) Europako gazteen beharrei aurre egiteko eta helburu hezitzailea duen erakunde apolitikoa eta apartidista da. EYPk gazteek pentsamendu kritiko eta independentea izan dezaten bultzatzen du eta beren etorkizunerako funtsezkoak diren…
Read MoreLanbide heziketako mikroinformatikako ikasleek tailer bat eskeini diete Almenekoei
Ferixalekuko mikroinformatika zikloko 1.mailako ikasleak Almen gunean izan dira, bertako ikasleei tailer bat eskaintzen. Elkarlanean lan eginez, Almeneko ikasleek informatikaren inguruko gauza berriak ikasteko aukera izan dute, Lanbide Heziketakoek ikasturtean zehar ikasi dutena praktikan jartzen zuten bitartean. Esperientzia polita izan da!
Read MoreArizmendi-Ikerlaneko 4 talde aritu dira First Lego League txapelketan
Larunbatean, martxoak 2, 300 haur eta gazte inguruk Euskadi mailako FLL txapelketan parte hartu zuten Arrasateko Iturripeko Mondragon Unibertsitateko pabiloietan. Bertan, Arizmendi-Ikerlaneko 4 talde aritu ginen, Almeneko bi talde eta Gaztelupeko beste bi. Taldeko bakoitzeko ikasleek roboten misioak egiten eta afizioak teknologia bitartez partekatzeko garatu zituzten berrikuntza proiektuak aurkezten ibili ziren. Ikasleentzat esperientzia polita izan…
Read MoreErik Berganza (Abereh) musikariak Almeneko DBH 3koei kontzertua eskeini die
“Musikariak ikastetxeetan” programaren baitan, Erik Berganza (Abereh) izan genuen gure artean. Euskal musikari honekin aurrez aurre egoteko aukera paregabea izan zuten DBH3ko ikasleek; Erikek zuzenean zenbait kanta jotzeaz gain, bere sortze prozesuaz eta bere ibilbide profesionalaren inguruan hitz egin zien hauei. Eskerrik asko, Erik! Gustura egon ginen!
Read MoreArto-irin opiltxoak egin dituzte Almeneko LH 4ko ikasleek
Almeneko LH 4ko ikasle eta irakasleok primerako eguna pasatu dugu Torrebason. Arto-irinaz opiltxoak egin, sua elkargunean erre eta betegarri goxo-goxo batekin jan ditugu. Errepikatzeko modukoa!
Read MoreKORRIKA dela eta, BAZARAk kontzertua antolatu zuen Almenen
Korrika datorrela aitzaki hartuta, hilabete guztirako hainbat kontzertu antolatu dituzte Bazaratik. Gaurkoan Josu Rodriguez eta Ander Okina ikasleek eskaini dute kontzertua. Ikasle eta irakasle asko gerturatu dira kontzertua ikustera. Giro bikaina izan dugu!
Read MorePotx eta Lotxen programan hartu dute parte Almeneko GURAko 30 ikaslek
Eitb-ko Potx eta Lotx pailazoak protagonista dituen haurrentzako programa umoretsuan hartu dute parte Almeneko GURAko 30 neska-mutilek. Bertan, Izaskun erreportari saltseroa eta Xabi Sound DJ izarrak puxtarriak lortzeko erronkak jarri dizkiete. Hasierako urduritasuna gozamen bihurtuz joan da goizean zehar. Ederto pasatu dute!
Read MoreIkasle ohien bisita jaso dute Almeneko BATXI 2ko ikasleek
Aste honetan Almeneko ikasle ohiak etorri dira bigarren batxilergora beraien esperientzia kontatzera. Zalantzak argitu dituzte eta oso aberasgarria izan da denontzat! Mila esker zuen bisitagatik!
Read More