Almen
Mihiluze programan izan dira ikusle bezala Almeneko DBH 4ko ikasleak
Aste honetan DBH 4ko ikasleak Etbko Mihiluze programan izan dira ikusle bezala. Martxoaren 14an ikusiko ditugu telebistan, eta egun horretan KORRIKA hasten denez, emanaldi berezia izango dela kontatu digute!
Read MoreAlmeneko BATXI 2ko ikasleak lanbide ezberdinak ezagutzen Zuriñe Hidalgoren eskutik
Ikas2deak programaren baitan Zuriñe Hidalgo egon da batxi2-ko ikasleekin. Ikas2deak programaren helburua ikasleei hainbat lanbide erakustea da. Horretarako, hainbat profesionalek, kasu askotan ezagunak, euren ibilbide profesionalaz hitz egiten dute ikastetxeetan.
Read MoreHUHEZIko eraikin jasangarria bisitatu dute Almeneko DBH 1ekoek
Almen guneko DBH 1ekoak Eskoriatzan izan ginen ostiralean, Huheziko eraikina bisitatzen. Ikasgelan lantzen ari garen E(H)KO HERRIA PROIrekin lotura dauka bisita honek, izan ere, iraukortasuna lantzen ari gara eta eraikin jasangarria ezagutzeko, aukera paregabea eskaini digu HUHEZIko Edurne Ruiz de Azuak. Eskerrik asko Edurneri, eta HUHEZIko lagunei!
Read MoreGenero parekidetasunaren inguruko mahai ingurua egin dute Almenen
Bafle Moreak PROIaren baitan mahai inguru bat antolatu dugu Almenen. Historian zehar genero parekidetasun eza nabarmena izan da, eta gaur egun ere, honen presentzia nabaria da gure bizitzako esparru askotan, lanean, kirolean, etab. Hori horrela, Malena Gonzalez eta Dorleta Kortazar izan ditugu gaiaren inguruan dituzten bizipen eta ikuspegiak gurekin partekatzen. Mila esker Malena eta Dorleta!…
Read MoreArizmendi-Ikerlan taldeko ikasleak FLL Euskadi-MONDRAGON torneorako prest!
Martxoaren 2an, igande honetan, egingo da FLL Euskadi-MONDRAGON lehiaketako finala, Mondragon Goi Eskola Politeknikoaren Iturripeko Campusean. Challenge kategorian, 10 eta 16 urte arteko ikasleez osaturiko taldeek haien proiektu berritzaileak aurkeztuko dituzte, eta lego piezez eraikitako robot batekin askotariko jokoak planteatzen dituen erronkei aurre egin. “Masterpiece” erronka medio, ikasleek denboraldi honetan besteekin partekatu nahi duten zaletasuna…
Read MoreMariasun Pagoaga antzezlea Almeneko 3.mailakoengana etorri da
Almeneko LH3ko ikasleak “3,2,1…akzioa!” PROI–a lantzen ari dira, eta honen harira, ostegun arratsaldean Mariasun Pagoaga antzezlearen bisita jaso zuten. Aurretik Arrasateko guneetan ere egon zen eta gaurkoan Eskoriatzara gerturatu da. Mariasunek, Goenkale moduko telesailetan lan egiteaz gain, beste hainbat filmetan parte hartu du antzezle moduan. Proiektuan zehar egindako lanketari amaiera emateko, ikasleek film mutu bat…
Read MoreNaturan hezten: Torrebasoko elkargunean izan gara, lehenengoz sua egiten
Almeneko LH 3ko ikasleek Torrebasoko elkargunean sua egin dute lehenengo aldiz gaurko Naturan Hezteneko saioan. Lehenik eta behin sua pizteko protokoloa ikasi dute, eta ondoren, makiltxo batzuetan sagarrak egosi dituzte. Amaitzeko, ipuin polit bat entzuten zuten bitartean, sagar goxoak jan dituzte. Esperientzia zoragarria izan da!
Read MoreTxitak jaio dira Almeneko oilategian!
Almeneko LH3ko ikasleak “Purra-Purra azterka” PROIa lantzen ari dira. Proiektu honen baitan, arrautzak inkubagailuan sartu dituzte eta aste batzuen ondoren, txitak jaio dira!. Orain, ongi zaindu eta laster oilategira eraman beharko dituzte. Zein politak diren!
Read MoreAlmeneko DBH 2koek BIZI eguna ospatu dute
Almen guneko DBH 2kook Arrasaten igaro dugu BIZI eguna. “El bar itu” PROIean landutako gaiak, Gureak, Goyeneche Garabide fundazioan, Aspacen eta Caritaseko Bideanen “BIZI” ahal izan ditugu. Elkar ezagutzeaz gain, oztopo sozialei atetxo bat zabaltzeko aukera aprobetxatu dugu. Barruraino sartu gara eta oso gustura senti arazi gaituzte. Hurrengoan Ikastolan egingo dugu geldialdia. Primeran ibili gara!
Read MoreAlmeneko GURAkoak “NEGUA” proiektua lantzen ibili dira
Almen guneko LH 1.zikloko ikasleok “NEGUA” proiektuaren baitan, neguko jaiak, ohiturak eta errezetak landu ditugu. Errezeta hauen artean 1.mailakook torradak egin ditugu eta 2.mailakook, berriz, karapaixoa, ZIG gelakoen laguntzaz. Goiz ederra pasa dugu elkarrekin! Eta oso goxoak irten zaizkigu bi errezetak! Eskerrik asko ZIG gelakoei! Hurrengora arte!
Read More