Almen
Almeneko batxi 2koak Lanbide Heziketako Osasun Larrialdietakoekin, lehen sorospenen inguruan formatzen
Osasun larrialdietako 1.mailako ikasleek bisita egin dute Almen eta Gaztelupe guneetara. Bertan, batxilergoko 2.mailako ikasleei lehen sorospenei buruzko ikastaro txiki bat eskaini diete. Primerakoa izan da elkarlana, izan ere, osasun larrialdietako ikasleek graduan ikasitakoa praktikan jarri dute, eta batxilergoko ikasleek, berriz, istripu edo larrialdi egoera baten aurrean nola jokatu behar den ikasteko aukera izan dute. …
Read MoreAlmeneko LH 3koek Damasoren ortua bisitatu dute
Almeneko 3.mailakook Aretxabaletako Damasoren ortura joan ginen bisitan. Gure inguruko paisaiak ezagutu, neguko elikagaiak ikusi eta lagunartean pasatu genuen goiza. Aurrerago ortua berriz bisitatzeko gonbidapena luzatu zigun aitonak. Eskerrik asko, Damaso!
Read MoreAlmeneko LH 6koek “Nik ez!” PROIari itxiera eman diote
Nik ez! PROIari itxiera emateko, Almeneko LH 6ko ikasleak Aretxabaleta eta Eskoriatzan egon dira beraiek sortutako publizitate kartelak kaleetan zehar jartzen. Kartel horiek sortzeko, egunerokotasunean erabiltzen dituzten arropa eta jantziek atzean zein istorio dauden ezagutu dituzte, hauen ekoizpen ereduak ikertuz.
Read MoreAlmeneko LH 4ekoek Urdelardero eguneko ziriak egin zizkieten LH 1ekoei
Almen guneko LH 4ko ikasleek Urdelarderorako ziriak egin zizkieten LH 1ekoei. Guneko Torrebaso basoan egindako ziriak gelara eraman, ikasle bakoitzari berea eman eta Urdelardero abestia abestu genuen denok elkarrekin. Primeran ibili ginen!
Read MoreEderto ibili gara inauterietan, Herri Eskolakoekin batera!
Inauteri bateratuak ospatu ditugu gure herrietan, Herri Eskolakoekin batera. Euskal inauterietako mozorroak oinarri bezala hartuta, kalejira eta dantzekin girotu ditugu kaleak. Primeran ibili gara! Arrasaten lehen aldiz hilabeteetako lanketaren emaitza izan da modu bateratuan antolatu dugun eguna, Txatxilipurdi elkartearekin eta Udalarekin elkarlanean. Arrasateko ikastetxeen kokalekuak kontutan izanda, herriko hiru gune aukeratu ditugu inauteri bateratuak ospatzeko:…
Read MoreEmakume zientzialarien nazioarteko egunean Fagor Automationen izan dira batxiko neskak
Otsailaren 11n ospatu da neska eta emakume zientzialarien nazioarteko eguna, eta horren harira, batxilergo zientifiko teknologikoa egiten ari diren neskak Fagor Automationera gonbidatuak izan ziren pasa den ostegunean. Instalakuntzak ikusi eta egiten dituzten proiektuen gaineko informazioa jasotzeko aukera izan zuten bertan. Eskerrik asko, Fagor Automation! Hurrengora arte!
Read MoreUrdelardero eguna ospatu genuen Eskoriatzan
Urdelardero, urdaixa janda, bazkaixa gero… Urdelardero egunez Almen eta Jose Aranako ikasleak Eskoriatzako kaleetatik zehar, ziria eskuan, koplak abesten ibili ziren. Goiz ederra pasa genuen!
Read MoreAirean! PROIa landu dute 5.mailako ikasleek
Gure ikastolan, Almen eta Arimazubiko 5.mailako ikasleek “Airean!” PROI-a landu dute oporretatik bueltan. Azken 5 asteetan irrati baten atzean dagoen guztia ezagutzeko, ikerketa eta lanketa sakona egin dute ikasleek. Proiektu honetan zehar, ikastolan irratsaio bat antolatzeko kontuan hartu beharreko guztia ikasi dute ondoren gune bakoitzak bere irratsaioa sortzeko eta zuzenean emititzeko. Proiektuari amaiera emateko, Arimazubikoek…
Read More