Mariasun Pagoaga antzezlea Almeneko 3.mailakoengana etorri da 

Almeneko LH3ko ikasleak “3,2,1…akzioa!” PROIa lantzen ari dira, eta honen harira, ostegun arratsaldean Mariasun Pagoaga antzezlearen bisita jaso zuten. Aurretik Arrasateko guneetan ere egon zen eta gaurkoan Eskoriatzara gerturatu da. Mariasunek, Goenkale moduko telesailetan lan egiteaz gain, beste hainbat filmetan parte hartu du antzezle moduan.  

Proiektuan zehar egindako lanketari amaiera emateko, ikasleek  film mutu bat sortu beharko dute. Azken zeregin honetan laguntzeko asmoz, antzezle arrasatearrak ikasleen zalantzak eta galderak erantzun zituen. Hortaz gain, bere ibilbide profesionalean izandako anektoda, pasarte eta istorio ugari partekatu zituen ikasleekin. 

Eskerrik asko, Mari Asun!