Almeneko 5.mailakoak “A ze kakaoa” PROIA burutzen 

Almeneko 5. mailako ikasleok bi bisita izan ditugu aste honetan. “A ze kakaoa” PROIa dela eta, nekazarien bizitza nolakoa den aztertzen aritu gara eta, horretarako, Mundukideko Jon Etxebarria eta Marije Revuelta nekazari Aretxabaletarra gonbidatu ditugu gurera. 

Jonek gertutik ezagutzen du Brasilgo MST mugimendua eta hango nekazarien egoera zein den azaldu digu. Marijek, berriz, 15 urte daramatza nekazari lanetan, Eskoriatzan daukan ortuan, eta nekazaritzatik bizitzearen inguruko kontuak kontatu dizkigu, hala nola, nolakoa den bere lanbidea, zein produktu ekoizten dituen, zeintzuk diren nekazariaren baldintzak… Ikasleak gustora ibili dira galderak egiten eta erantzunak jasotzen.

Eskerrik asko bioi! Orain ikasleak prest daude Brasileko MSTko eta Euskal Herriko nekazaritzaren arteko aldeak eta berdintasunak lantzeko.