Almen
Dibertsikoak Almenen
Dibertsiko ikasleak Almenen egon ziren atzo beraiek sortutako produktu ezberdinak saltzen. Goiko sarreran postu txukun bat jarri zuten koloretako produktu ederrekin. Oso bisita polita izan zen!
Read MoreJose Aranakoak eta Almeneko txikienak Ibarraundi museoan
Abenduari hasiera emateko, Jose Arana guneko eta Almeneko ikasle txikienek goiz ederra igaro zuten Eskoriatzako Ibarraundi museoan. Bertan, Euskal Herriko mitologiari buruzko erakusketa ikusteko aukera izan zuten. Museoa zoragarri apainduta zegoen, eta lan handia egin zuten dekorazio guztiekin. Ikasleek ingurune magikoaz gozatu zuten eta euskal kulturaren balioak ezagutu zituzten. Egun borobila izan zen gure ikasleentzat.…
Read MoreAlmeneko DBH 1 eta 2ko ikasleak EITB Maratoirako bideoa sortu dute
DBH 1 eta 2ko ikasleek ilusio handiz bideo bat sortu dute EITB Maratoian parte hartzeko. Proiektu honekin elkartasuna sustatu eta ekarpena egin dute. Ikasleak talde-lanean aritu dira, bideoa sortzeko pauso guztietan parte hartuz. Lan bikaina egin dute! Hemen bideoa: https://drive.google.com/file/d/1eYHUun323qcS8aOigVCGyNEkQvoA3N_F/view?usp=sharing
Read MoreAlmeneko bertso-eskolak 50 urte bete ditu
Almeneko bertso-eskolak 50 urte bete ditu aurten. 1974an sortua, haurren lehenengo bertso eskola izan zen. Bertso-eskolaren lana eskertzeko, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako txapel emailea eta 25 urtez azpiko sariaren emailea izango dira bertako bi kide: Arantzazu Loidi ikasleak jarriko dio txapela txapeldunari, eta Patxi Goikolea irakasleak emango dio saria 25 urtez azpiko bertsolari onenari. Jarraian Goienan…
Read MoreAmaitu da BAZARALDIA, eta badaukagu familia irabazlea!
Azaroaren 25ean eman genion hasiera BAZARALDIAri, ERDU, GURA eta BATU LH 1 eta 2ko familiei zuzendutako Kahoot jolasarekin. Bada, atzo eman genuen amaitutzat txapelketa, eta badaukagu familia irabazlea: Gazteluondo guneko LH 2ko ikaslea den Oihan Lopez eta bere familia. Zorionak Oihan eta familia! Elkar dendan erabiltzeko 50€tako opari txartela jasoko duzue. Eskerrik beroenak eman nahi…
Read MoreAlmeneko LH 4Kkoak gaztaina erreak dastatzen
Azaroaren amaieran, gure 4. mailako ikasleek esperientzia ahaztezina bizi izan zuten. Eguraldia lagun, Joseluren laguntzarekin gaztainak egin genituen Almengo su handian. Sukalde-lan honetan, giro aparta sortu zen, eta gaztainak ezin gozoago atera ziren! Guztioi gustatu zitzaigun egindako lana dastatzea. Baina egun berezi honek beste helburu bat ere izan zuen: gure ingurunea zaintzea. Suaren beroan gaztainak…
Read MoreAlmeneko BATUko 6koak ARIZmet PROIarekin
BATUko 6. mailakoek ARIZmet proiaren baitan, 1. mailako bidelagunekin batera jarduera bat egin dute. Gure ikasleek estazio metereologiko bat eraiki dute taldeka hiru tresna eraikiz, eta Visual Thinking baten bidez klima aldaketaren eragileak aztertu dituzte. Horren berri euren bidelagunei eman diete beste une batean. Gure ikasleek eurentzat propio egokitu dute edukia, eta gustora aritu dira…
Read MoreEmakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko eguna Almenen
Azaroak 25ean emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko eguna aldarrikatu zen, eta Almeneko batxilergoko ikasle talde batek, hausnartzen aritu eta gero, errekreoan elkarjartze eta aldarrikapen xume bat egin zuten. Manifestua irakurri eta “Indarkeria matxista ukatzea haren alde egitea da” lemapean egindako pankartan batxilergoan ari direnen pertsonen sinadurak jaso zituzten.
Read MoreFamilientzako bilera pedagogikoak BATU egitasmoan
Azaroaren 26an Arimazubi, Gazteluondo, Santa Teresa eta Almen guneetan BATU egitasmoko familientzako bilera pedagogikoak egin ziren. Ekimen honek familien eta irakasleen arteko elkarlanerako espazio berriak sortzeko helburua izan zuen. Bilera hauek bi helburu nagusi izan zituzten; alde batetik, familiek Arizmendiko hezkuntza eredua hurbiletik ezagutzea, eta, bestetik, seme-alabei ikas prozesuan laguntzeko baliabide eta tresna erabilgarriak eskaintzea.…
Read MoreAlmeneko gurasoen mezua, Aretxabaletako gabonetako ekintzetan parte hartzera animatzeko
Aurten ere badatoz gabonak eta urtero bezala gurosoon laguntza eske gatoz, Aretxabaletako gabonetako ekintzetan parte hartu dezazuen. Abenduak 24 arratsaldeko Olentzero eta Mari Domingiren etorrera eta urtarrilak 5eko errege kabalgata aurrera eraman ahal izateko, Aretxabaletako udalak laguntza eskatu digu herriko ikastetxeei (Pausoka, Arizmendi, Kurtzebarri). Arizmendiri dagokionean, parte hartzea Basabeazpiko guraso eta Almeneko LH1-LH4 arteko seme-alaben…
Read More