Almeneko LH 4Kkoak gaztaina erreak dastatzen

Azaroaren amaieran, gure 4. mailako ikasleek esperientzia ahaztezina bizi izan zuten. Eguraldia lagun, Joseluren laguntzarekin gaztainak egin genituen Almengo su handian. Sukalde-lan honetan, giro aparta sortu zen, eta gaztainak ezin gozoago atera ziren! Guztioi gustatu zitzaigun egindako lana dastatzea.

Baina egun berezi honek beste helburu bat ere izan zuen: gure ingurunea zaintzea. Suaren beroan gaztainak prestatzen ziren bitartean, ikasleak basoan lanean aritu ziren, mantentze-lan txikiak eginez. Zuhaitz azpiko adarrak kendu eta lurra txukundu genuen, basoa osasuntsuago mantentzeko.

Haurrek egun zoragarria izan zuten, eta naturarekin harremanetan egoteak eta taldean lan egiteak esperientzia aberasgarria izan zen. Gure ingurune naturala zaintzen jarraituko dugu, eta aldi berean, horrelako ekintzak gure ikasleekin errepikatzeko prest gaude.

Eskerrik asko Joselu eta parte hartu zuten guztioi! 🌰🌳