
Almeneko BATUko 6koak ARIZmet PROIarekin
BATUko 6. mailakoek ARIZmet proiaren baitan, 1. mailako bidelagunekin batera jarduera bat egin dute. Gure ikasleek estazio metereologiko bat eraiki dute taldeka hiru tresna eraikiz, eta Visual Thinking baten bidez klima aldaketaren eragileak aztertu dituzte. Horren berri euren bidelagunei eman diete beste une batean. Gure ikasleek eurentzat propio egokitu dute edukia, eta gustora aritu dira batzuk zein besteak. Bestalde, dagoeneko laugarren ekimena da elkarrekin egiten duguna eta euren arteko harremana nabarmen indartuz doa.