Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko eguna Almenen

Azaroak 25ean emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko eguna aldarrikatu zen, eta Almeneko batxilergoko ikasle talde batek, hausnartzen aritu eta gero, errekreoan elkarjartze eta aldarrikapen xume bat egin zuten. Manifestua irakurri eta “Indarkeria matxista ukatzea haren alde egitea da” lemapean egindako pankartan batxilergoan ari direnen pertsonen sinadurak jaso zituzten.