Almen
“3,2,1…. AKZIOA!!!” PROIa Almenen
Gabonetako oporretatik bueltan, Almeneko 3. mailakook “3,2,1…. AKZIOA!!!” PROIari bukaeta borobila eman genion. Ikasleek sortutako film mutu bikainak 1go mailakoei erakutsi genizkien eta sekulako arrakasta izan zuten gure ikusletxoen artean. Film hauek ezin hobeto antzeztu eta grabatu ahal izateko, Mariasun Pagoaga aktoresak aholku paregabeak eman zizkigun, eta Josu Txintxurretak ondo grabatzeko kontutan hartu beharrekoak aipatu…
Read MoreEskoriatzako eta Aretxabaletako kinttoak gure guneetan
Urtero bezala, aurten ere kinttoek gure ikastetxeak bisitatu dituzte, tradizioari jarraituz. Aretxabaleta eta Eskoriatzako kinttoak Almenera, Jose Aranara eta Basabeazpira bertaratu dira, euren kantuekin eta jai-giroarekin gure egunerokoa alaitzeko. Kinttoek herriko plazetan, kaleetan eta auzoetan giro aparta sortu dute. Kantuak, dantzak eta algarak ez dira falta izan, eta gure guneetako haur eta helduek gustura jaso…
Read MoreSanta Ageda bezpera ospatu dugu gaur
Neguko hotz eta egun ilunak uxatzeko, euskaldunok baditugu aspalditik oso errotuta ditugun ohiturak. Otsaila, esate baterako, ospakizunez betetako hilabetea da. Gaur, Otsailaren 4a, Santa Ageda bezpera ospatu dugu. Garai batean gure arbasoek egun honetan lurra esnatu nahi izaten zuten makila kolpez; udaberria bazetorrela esateko modua omen zen. Urtero legez gure ikastolako ikasleak Arrasate eta Aretxabaletako…
Read MoreEskerrik asko Josebe!
Atzo egun berezia izan zen gure ikastolan: Josebek, erretiroa hartu zuen, eta gainera, bere urtebetetze eguna izan zen! Bi ospakizun egun bakarrean, eta guk ezin genuen aukera hau galdu berari gure eskerrik beroenak emateko. Urte askoan gure artean egon da Josebe, ikasle askoren bideak argituz, irribarre eta maitasun handiz. Berarekin ikasi dugu, hazi gara, eta…
Read MoreAlmeneko batxilergoko ikasleen proiektuak
Almeneko batxilergoko 1.mailakoak proiektuetan aritu dira. Ikasle batzuk Almeneko GURAko 2.mailakoak bisitatu zituzten eta Afrikako dantzak erakutsi zein dantzatu egin zituzten txikienekin batera. Beste batzuk berriz, bisita ezberdinak egin zituzten. Hona hemen argazki batzuk, tartean Polymat, Larraña Etxea, BIDEAN eta Caritaseko bisitetakoak.
Read MoreAlmeneko 5.mailako ikasleak HUHEZIKo Aretxabaletako fakultatean
LH 5.mailako ikasleak, Airean proiaren barruan, HUHEZIko Aretxabaletako komunikazio eta ikus-entzunezko fakultatea bisitatzera joan ziren. Irrati eta telebistaren funtzionamendua bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuten. Probetxuzko bisita izan zen! Eskerrik asko HUHEZI!
Read MorePortaDA erronkarako lanak Aretxabaletako liburutegian ikusgai
Almeneko DBHko hainbat ikaslek Durangoko azokak proposatutako PortaDA erronkarako egindako lanak Aretxabaletako liburutegian daude ikusgai. Animatu zaitezte lanak ikustera!
Read MoreDBH4koak ZU(r)EKIN BATERA proiektuarekin
DBH 4ko ikasturtea proiektu berri batekin hasi dugu: ZU(r)EKIN BATERA. Aukerako arloetatik bideratzen den proiektua 20 orduko proiektua da. Proiektuaren helburu nagusiak, gizarteak dituen beharrak identifikatuz, hauei erantzungo dien proiektu ekintzaile bat diseinatzea eta beharrezko lanbide ezberdinak ondorioztatzea dira. Proiektua aurrera eramateko gogotsu gaude! Almeneko argazkiak Gaztelupeko argazkiak
Read MoreEuskararen eguneko Almeneko batxilergokoen bideoa
Euskararen egunerako Almeneko Batxilergoko neska talde batek ondorengo bideo polit hau sortu zuten Almeneko, Jose Aranako eta Basabeazpiko ikasleekin batera. Gozatu!?? https://drive.google.com/file/d/1EVLTgaosCvbrB1bTGt_lzhodNXI6GDwc/view?usp=drive_link
Read MoreAlmeneko 5.mailakoak Basabeazpin eta 6.mailakoak Jose Aranan
Almeneko 5. mailakoen bixita izan dugu Basabeazpin, gabon kantuak eta dantzak egin dizkigute eta ederto gainera. Jose Aranara berriz, Almeneko 6.mailakoak etorri dira. Gero jolasean ibili gara, gustora, txiki eta nagusi elkarrekin.
Read More