Tabako eta alhokolaren kontsumoari aurre egiteko formakuntza

Aurreko astean, LH 6. mailako gurasoentzako formazio bikaina jaso genuen Almenen. GARAIA enpresako teknikariak, Ainhoak, tabako eta alkoholaren kontsumoari aurre egiteko tresna erabilgarriak eskaini zizkigun. Aurretik, ikasleek gaia sakon landu dute gelan lau saiotan, eta esperientzia oso aberasgarria izan da.

Read More

Leire Viguriren bisita “Eta gero zer?” PROIaren baitan

“Eta gero zer?” PROIan, ikasleak jaiotzetik nerabezarorarte jasango dituzten gorputz aldaketak ezagutzen ari dira.  Orain arte, gorputzaren eta genitalen ezberdintasunak landu ditugu, baita kanpoko zein barneko sexu organoak ere. Proiektu honen baitan, Leire Viguri ginekologoa gurekin izan dugu. Leirek hilerokoari, haurdunaldiari, erditzeari eta zakila duten pertsonen aldaketei buruz hitz egin zigun beste hainbat gauza askoren…

Read More

Aurten ere Arizmendi-Ikerlaneko 4 talde aritu dira First Lego League Euskadi txapelketan

Larunbatean, otsailak 22, 400 haur eta gazte inguruk Euskadi mailako FLL txapelketan parte hartu zuten Arrasateko Mondragon Unibertsitateko espazioetan. Bertan, Arizmendi-Ikerlaneko 4 talde aritu ginen, Almeneko talde bat eta Gaztelupeko hiru talde. Taldeko bakoitzeko ikasleek roboten misioak egiten eta ozeanoko arazoak teknologia bitartez erronka hauek hobetzeko garatu dituzten berrikuntza proiektuak aurkezten ibili ziren.  Ikasleentzat esperientzia…

Read More

BIZI egunak izan ditugu BATU egitasmoan 

Pasa den astean, BATUko ikasleok BIZI egunak ospatu ditugu. IEM honen helburua ohiko errutinarekin apurtu eta eten bat egitea izan da. 6.mailako ikasleok Euskaraldiarekin lotutako hainbat ekintza burutu ditugu hizkuntza-ohituretan eragiteko. Lehenik eta behin, Visual Thinking teknika erabiliz, Euskaraldiaren inguruko informazioa landu dugu: zer den, zein helburu dituen, noiz ospatzen den eta zein rol dauden…

Read More

“Ostiral bizi” Aretxabaletako ludotekan

Aretxabaletako Ludotekak LH5 eta LH6ko ikasleei zuzendutako ekimen bat sortu du: “Ostiral bizi”. Helburua ludotekara adin honetako haurrak erakartzea ez ezik, belaunaldi ezberdinen arteko harremanak sustatzea ere bada. Horretarako, ostiralero ekintza berezi batzuk antolatuko dira. Ekintza guztiak doakoak izango dira, baina parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute ludotekan bertan, aforo-mugak direla eta.…

Read More

Lanbide Heziketako Mikroinformatika ziklokoak Almenen

Mikroinformatika Heziketa Zikloko 2. mailako ikasleak Almenen izan dira, bertako DBH4ko Digitalizazioko ikasleei tailer bat eskaintzen. Ferixalekukoek zikloaren inguruko informazioa eman diete Almenekoei, eta taldeka ordenagailu eramangarrien desmuntaia eta muntaia prozesuak erakutsi dizkiete. Primerako goiza pasatu dute!

Read More

“NIK EZ” proiektuaren baitan kontrapublizitate kartelak jarri ditugu herrian

LH 6ko ikasleak, “NIK EZ” proiektuaren baitan, gure jantzien atzean dauden istorioak aztertzen aritu dira. Besteak beste, jantziak ekoizten dituzten pertsonen lan baldintzen duintasuna, ingurumenarekiko eragina, injustizia sozialak eta beste hainbat alderdi ikertu dituzte. Horrekin batera, publizitateak guregan duen eragina aztertu ostean, honen aurkako erantzuna den kontrapublizitatearen inguruko lanketa egin dute. Guzti hau eginda, gure…

Read More

Airean! PROI-ari amaiera emateko, irratsaioa egin dugu Ikastolan

Santa Teresa, Almen eta Arimazubiko 5.mailako ikasleek “Airean!”  PROI-a landu dute oporretatik bueltan. Azken 5 asteetan irrati baten atzean dagoen guztia ezagutzeko, ikerketa eta lanketa sakona egin dute ikasleek.  Proiektu honetan zehar, ikastolan irratsaio bat antolatzeko kontuan hartu beharreko guztia ikasi dute ondoren gune bakoitzak bere irratsaioa sortzeko eta zuzenean emititzeko.  Lanketa honetan zehar, Rafa…

Read More

Almeneko DBH2ko ikasleak uraren ibilbidean

Almeneko DBH2ko ikasleek uraren ibilbidea egin dute Oñatiko natur eskolaren bitartez. Bertan, On Fire proiektuan energiaren inguruan landu dutena ikusteko aukera izan dute: energia iturri berriztagarria erabiliz zentral hidroelektriko batek nola funtzionatzen duen. Esperientzia benetan interesgarria izan da!

Read More

Hegaztiak hobeto ezagutzen Oscar Escribano “TXAPEL”-en eskutik

Almeneko 3. mailako ikasle eta irakasleak oso gustora egon ginen Oscar Escribano “Txapel”-en, azalpenak entzuten. Hegaztien ezaugarriak, nola behatu, erabiltzen dituen tresnak… erakutsi zizkigun eta ikasleek izugarrizko interesa adierazi zuten. Hegaztien inguruan aditua dela argi geratu zitzaigun. Mila esker!!!

Read More