Ikastolako txikienek ekintzaz beteriko Inauteriak ospatu dituzte guneetan

“Hemen gatoz, hemen gaude, Arizmendiko txaranga, hemen gatoz, hemen gaude, beti umore onez!” Pasa den asteazken eta ostegunean ERDUko gune desberdinetan iñauteriak ospatzeko ekintza desberdinak egin zituzten. Almeneko DBH1eko ikasleek Basabeazpiko 2-6 urte bitarteko ikasle guztiekin batera Arizmendiko Txaranga sortu eta gozatu zuten Aretxabaletako kaleetan zehar.  Arrasaten, Olarte eta Umezaintza guneetan ere txaranga osatu zuten 4…

Read More

Ederto ibili gara Inauterietan Herri Eskolakoekin batera!

Aurte ere Inauteri bateratuak ospatu ditugu gure herrietan, Herri Eskolakoekin batera. Euskal inauterietako mozorroak oinarri bezala hartuta, kalejira eta dantzekin girotu ditugu kaleak. Primeran ibili gara! Arrasaten bigarren aldiz iñauteriak modu bateratuan ospatu ditugu, Txatxilipurdi elkartearekin eta Udalarekin elkarlanean. Arrasateko Ikastolako zein Herri Eskolako ikastetxeen kokalekuak kontutan izanda, herriko hiru gune aukeratu ditugu inauteri bateratuak…

Read More

Urdelardero eguna ospatu dugu Eskoriatzan

Urtero bezala, Urdelardero eguna ospatu dugu Eskoriatzan. Otsailaren 27an herria ziriz eta alaitasunez bete eta egun zoragarria pasa genuen. Jose Aranako haurrez gain, Almeneko 1.ziklokoak ere egon ziren ospakizunean. Oso egun polita izan zen!

Read More

Txapeltxin Almenen!

Inauteri aurreko ostegunean izan ohi den bezala, aurten ere Txapeltxinen bisita izan dugu Almenen. Lehen Hezkuntzako guztiok harrera egitera jaitsi ginen, buruan txapelarekin. Abestu, dantzatu eta Txapeltxinen hitzak entzun genituen, giro alai eta dibertigarrian. Ikasleek gogoz parte hartu zuten ekitaldian. Hasteko, Txapeltxinek ongietorria eman zigun bere umore eta eskarmentuarekin. Ondoren, Txino dantza dantzatu eta musikarekin…

Read More

Almeneko DBH2koak Eskoriatza eta Aretxabaletan

Astelehen goizean, Almen guneko DBH2ko ikasleak herrietara joan ziren bertako ikastolako ikasleekin batera Txinpartak Hauspotuz kanpaina aurrera eramateko. On Fire PROIan gure energia kontsumo ohituran aldaketa kolektibo baten beharra dagoela konturatu dira ikasleak, eta horren inguruan kontzientzi hartzeko herritarrek kanpaina hori aurrera eraman zuten. Bi herrietan honako ekintzak eraman ziren aurrera: aurkezpena, energiarekin lotutako jolasak,…

Read More

BIZI egunak izan ditugu BATU egitasmoan

Pasaden asteazken, ostegun eta ostiralean DBH2ko ikasleak “Aniztasuna eta inguru hurbileko eragileak” izeneko BIZI egunetan murgilduta ibili dira. Bertan, aniztasuna zer den lantzea eta horri erantzuna emateko inguruan dauden eragileak ezagutzea izan dute helburu. Tartean hainbat testigantza eta bisita izan dituzte, besteak beste Begi Sare elkartearena, Aspacerena eta Goienetxerena.

Read More