Almeneko LH 4. mailakoek Karmele Mitxelena ezagutu dute

Almeneko 4. mailako ikasleak Eskoriatzako liburutegian izan dira Karmele Mitxelena idazlea ezagutzeko. Aurrez bere liburu batzuk irakurri dituzte eta asko gozatu dute haiekin. Idazlearekin elkartu ondoren, bere lanari buruz gehiago jakiteko aukera izan dute, baita liburuen sormen prozesuari buruz galdetzeko ere. Karmelek bere idazketa-prozesua azaldu die ikasleei, inspirazio-iturriak zeintzuk diren partekatuz eta haien galderak erantzunez.…

Read More

Oinez Basoa ekimena: Maiatzaren 7a izango da izena emateko azken eguna

Aurten ere Tafallako Ikastolatik gonbidapena jaso dugu maiatzaren 18an, larunbata, beraiekin batera egun pasa ederra egiteko Tafallan bertan. Gonbidapena Santa Teresa, Gazteluondo, Arimazubi eta Almeneko 1.mailatik 6.mailara bitarteko familiei dago zuzendua.  Oinez basoa ekimenaren bitartez Nafarroa oinez bakoitzaren ostean utzitako aztarna ekologikoa kalkulatu eta baso bat sortzen dute. Hori dela eta sekulako egitaraua antolatu dute…

Read More

Eskolarteko Bertsolari Txapelketako irabazleak

Eskolarteko Bertsolari Txapelketan LHko 5. mailako Itoitz Herrera eta LHko 6. mailako June Urtzelaik irabazi zuten 5-6 zikloko 1. eta 2. saria, hurrenez hurren, aurreko ostiralean, hilak 14, Almenen egin zen eskualdeko saio idatzian. Guztira 125 ikaslek parte hartu zuen LHko 3. mailatik DBHko 2. mailara. Zorionak guztiei!

Read More

M8: Emakumeen Nazioarteko Eguna aldarrikatu dugu Ikastolan

Martxoaren 8a egun esanguratsua da gure Ikastolan, eta urtez urte berdintasunaren aldeko aldarrikapena indartzen jarraitzen dugu. Gure komunitatean emakumeen ahalduntzea eta eskubide berdintasuna sustatzea funtsezkoa dela uste dugu, eta horregatik, egun hau ez da soilik martxoaren 8an ospatzen, baizik eta ikasturte osoan lantzen dugun balio bat da. Aurten ere hainbat ekintza burutu dira, hala nola…

Read More

Almeneko DBH1ekoak herri kiroletan

DBH 1eko ikasleak herri kirolean aritu dira, Gipuzkoako Herri Kirol Federaziokoen laguntzaz. Kirol desberdinetako teknikak ezagutu eta gozatu dituzte, eta ederto pasatu, beraien aurpegiek erakusten duten legez! Sare sozialak: @gipuzkoaherrikirolak

Read More

Gaztelupeko eta Almeneko ikasleak European Youth Parliament topaketan izan dira

Joan den asteburuan, Almeneko eta Gaztelupeko batxi 1eko ikasleak European Youth Parliament (EYP) topaketan egon ziren Donostian, eta Gaztelupeko Nerea Dulugea eta Zara Altaf ikaslek izan ziren parte hartu zutenak. Gure ikasleek beste ikastetxeetako gazteekin harremanak izateko aukera izan zuten ekitaldian, eta gaur egun gizarteari eragiten dioten gaiak aztertu zituzten.Jardunaldi osoan zehar, parte-hartzaileek hainbat gairi…

Read More