“3,2,1…. AKZIOA!!!” PROIa Almenen

Gabonetako oporretatik bueltan, Almeneko 3. mailakook “3,2,1…. AKZIOA!!!” PROIari bukaeta borobila eman genion. Ikasleek sortutako film mutu bikainak 1go mailakoei erakutsi genizkien eta sekulako arrakasta izan zuten gure ikusletxoen artean. 

Film hauek ezin hobeto antzeztu eta grabatu ahal izateko, Mariasun Pagoaga aktoresak aholku paregabeak eman zizkigun, eta Josu Txintxurretak ondo grabatzeko kontutan hartu beharrekoak aipatu zizkigun. Mila esker bioi!!

IMG-20241217-WA0033