Almen
Almeneko LH 4. mailako ikasleak Baratze Baserri Eskolan
Joan den astean, Almeneko 4. mailako ikasleok Baratze Baserri Eskolara irteera bat egin genuen. Eguraldi ederra lagun, egun zoragarriak pasa genituen naturaren erdian. Baserriko animaliekin harreman zuzena izateko aukera izan genuen: oiloak, untxiak, ardiak, ahuntzak, txerriak… ikusi eta elikatu genituen. Gainera, baratzean lan batzuk egiteko aukera ere izan genuen: lurra landu, haziak erein eta landareak…
Read MoreLH2. mailako ikasleak Ana Jaka idazlearekin Atxabaltako liburutegian
Aurreko astean, Almen guneko 2. mailako ikasleok Atxabalatako liburutegira bisita berezi bat egin genuen. Bertan, Ana Jaka idazlearekin elkartu ginen eta oso momentu atsegina igaro genuen. Galdera asko prestatu genituen eta gure jakin-mina asetzeko aukera izan genuen. Oso ondo pasa genuen eta idazle batekin horrelako elkarrizketa bat izatea esperientzia aberasgarria izan zen.
Read MoreBatxilergo 2ko ikasleen agur-bazkariak: Almenen eta Gaztelupen bizi izandako azken egun berezia
Pasa den astean, 2. Batxilergoko ikasleek azterketa akademikoak amaitu eta gero, agur-giro hunkigarrian ospatu genituen ohiko agur-bazkariak, bai Almenen eta baita Gaztelupen ere. Ikasturtearen amaiera eta ikasleen ibilbidearen etapa garrantzitsu baten itxiera ospatzeko, ikasle eta irakasle guztiek parte hartu zuten elkartasunez eta giro ederrean. Bazkarietan ez zen faltarik izan: une alai eta jostagarriak bizitzeko aukera…
Read MoreKarsting and The Rolling Stones PROIari amaiera emateko erakusketa interaktiboa!
Pasa den astean, DBH 2ko ikasleek “Karsting and The Rolling Stones” PROIari amaiera emateko, erakusketa interaktibo bat antolatu zuten. Bertan, Batxilergoko 1. mailako ikasleak izan ziren lanak baloratzen. Almenekoen kasuan, DBH4ko zenbait ikasle gonbidatu zituzten goizean eta beraien guraso, familiarteko edo Almeneko zenbait irakasle arratsaldean. Erakusketa honen helburu nagusia gure paisaia karstikoa balorean jartzea izan…
Read MoreErakusketa Arimazubi eta Almenen “Nor naiz ni, zu?” PROIari amaiera emateko
Arimazubiko eta Almeneko LH 6.mailakoek “NOR NAIZ NI, ZU?” PROIa landu dute. Proiektu honetan, emozioen inguruko lanketa ugari egin dituzte ikasleek. Helburua, sentitzen dituzten emozioak izendatzea eta identifikatzea izan da, eta ondorioz, norbere burua hobeto ezagutzea. Hilabetean zehar landutakoari amaiera emateko azken produktua maskara baten sorkuntza izan da. Azkenengo egunetan familientzako maskaren erakusketa egin zuten,…
Read MoreUdaberri jaixa Atxabaltan
Joan den larunbatean ospatu genuen Udaberri jaia gure herrian, Aretxabaletan, eta egia esan, ezin genuen egun hoberik eskatu. Eguraldiak lagundu zuen, eta horrek aukera paregabea eman zigun gure ikasleekin, irakasleekin eta familiako kideekin batera gozatzeko. Goizetik iluntzera arte giro ederra izan genuen: txistorra jana eta taberna, tailerrak eta jolasak, musika eta elkarrizketak… denetarik izan genuen. …
Read MoreAuzolana Almenen!
Gure Ikastolako hezkuntza komunitateak beste behin ere bat egin du auzolana egiteko, ingurunea hobetzen jarraitzeko asmoz. Oraingoan, basoa eta aldageletako gune berriak hobetzeko lan egin dugu. Irakasleak, zenbait familia eta ikasle batzuk elkartu ginen, gure espazioen zaintza eta garapenarekiko dugun konpromisoa agerian utziz. Eskerrik asko ilusioz eta gogoz parte hartu zenuten guztioi!
Read MoreJon Sarasua Almeneko LH 3. mailako ikasleekin euskararen inguruan hitz egiten
EUS.JALGI PROIan bete-betean murgildurik gabiltza 3. mailako ikasle zein irakasleok, eta egunetik egunera euskara eta euskalkien inguruan gauza berri eta interesgarriak ikasten ari gara. Aurreko astean Jon Sarasua gurekin izan genuen antzina-antzinakoa den hizkuntza “misteriotsu” honen inguruan jarduten. Berehala piztu zuen jakinmina gure artean eta gaiarekin aurrera egiteko hamaika arrazoi eman zizkigun. Segi dezagun ba!…
Read MoreEskoriatzako aitona-amonen biografien lehiaketa
Eskoriatzako Udalak azken urteetan antolatu duen aitona-amonen lehiaketan gure hainbat ikaslek parte hartu dute, eta horietako batzuek saria jaso dute. Bi irabazle nagusi egon dira, eta horietako bat gure ikaslea den June Urtzelai Olabe izan da, 40 euroko saria jasoz. Junek sari-banaketan bere lana irakurri zuen, eta bere aititak lore sorta bat jaso zuen. Horrez…
Read MoreAlmeneko ikasleak “Astean Behin”eko finalean
Almeneko IZENeko ikasleek “Astean Behin” finala jokatu dute gaur, eta honela, 5 astez Bazarako taldeak antolatutako lehiaketari amaiera eman diote. Nagore Biain, Nekane Ciardegi eta Nahia Agirre izan dira irabazleak. Zorionak neskak!
Read More