Eskoitzako 27. Ferixie ospatu genuen zapatuan

Ikastolako makina bat profesional, guraso eta ikaslek urratsez urrats eraikitako eguna da Ferixie; Ikastola, elkarlana, herria eta euskara. Ferixaren 27. edizio honetan 88 postulari egon dira beraien produktuak eskaintzen; baserriko produktuak eta elikagaiak, artisautza eta tresneria, besteak beste. Aurtengo berrikuntza Euskal Selekzioko ardi moztaileen erakustaldia izan da. Goizeko 9:00tan emango zitzaion hasiera egunari etxaflero jaurtiketa…

Read More

Almeneko 3.mailakoak Donostian

Almeneko 3. mailako ikasle eta irakasleok egun zoragarria pasatu genuen Donostian. Egunari hasiera emateko, Haizearen orrazia ikustera joan ginen. Ondarretako lorategien inguruan hamaiketakoa jan ondoren, pasio lasai bat emanez, Ondarretatik irten eta porturaino iritsi ginen. Pasealeku berrian bazkaldu eta jarraian Aquarium-a bisitatu genuen.  Ikasturteari denok elkarrekin amaiera emateko aukera bikaina izan genuen.

Read More

Almeneko ikasleak Eskoriatzako Udal Foroan

Almen guneko ikasleok Eskoriatzako Udal Foroaren saioan parte hartu genuen. Aurtengo ikasturtean zehar, diagnostiko fasea eta esku-hartzearen diseinua landu ditugu, eta lan horretatik ateratako ondorio nagusiak aurkezteko aukera izan genuen foro honetan.

Read More

Almeneko 6.mailakoek beraien bidelagunei ekosistemak erakutsi dizkiete

Almeneko 6.mailakoek euren bidelagunei erakutsi dizkiete ekosistemak. Azken PROIan gure inguruko ekosistemak landu dituzte LH 6ko ikasleek. Ingurura atera, eta taldeka basoa, ura eta zelaiaren ekosistema txiki bat sortu dute, besteak beste. Amaieran ikasturte osoan bidelagun izan dituzten 1. mailakoei aurkeztu diete, eta txikiek oso pozik entzun dute.

Read More

Almeneko 1. mailakoen kurtso amaierako irteera Basondora

Almeneko 1. mailakook Basondora egin genuen kurtso amaierako irteera . Animalia desberdinak ikusi eta horien inguruan ikasteko aukera izan genuen. Primeran ibili ginen inguru zoragarri horretan, eta naturarekin kontaktuan egoteko aukera ederra izan zen. Taldean jolastu, ikasi eta gozatu genuen egun osoko irteera honetan.

Read More

Ikasturte amaiera bertsoz beteta Almenen

Almen gunean ikasturte amaiera giro apartan bizitzen ari dira, eta bertsoak izan dira azken egunetako protagonista nagusiak. Alde batetik, Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleek 3. mailako ikasleei bertsoak abestu zizkieten. Haurren arteko harreman polita eta euskal kulturarekiko lotura estutzen dituen jarduera zoragarria izan zen, giro goxo eta parte hartzailean. Bestetik, bertsolaritza saio berezi bat ere…

Read More

Eskoriatzako 27. Ferixie ospatuko dugu zapatuan

Ekainaren 7an, zapatua, ospatuko da Eskoriatzako 27. Ferixie. Aurten 88 postulari egongo dira beraien produktuak eskaintzen; baserriko produktuak eta elikagaiak, artisautza eta tresneria eskainiko dituzte, besteak beste. Aurtengo berrikuntza Euskal Selekzioko ardi moztaileen erakustaldia izango da. Goizeko 9:00tan emango zaio hasiera egunari etxaflero jaurtiketa eta txistularien kalejirarekin. 10:00etan ferixako postuak irekiko dira eta jarraian, ekintzak…

Read More

 Euskaraldiari amaiera Almenen

Almenen Euskaraldiaren amaiera ospatu dugu. Lehen Hezkuntzako lehenengo mailatik seigarren mailara arteko ikasle guztiok elkarrekin bildu gara eta Euskaraldiko dantza egin dugu. Gainera, euskararen aldeko manifestu bat irakurri dugu, gure hizkuntzarekiko konpromisoa eta maitasuna adieraziz. Ekintza hauek euskararen erabileraren inguruko kontzientzia sustatzen laguntzen digute, eta gure hizkuntzaren aldeko jarrera indartzen dute. Gora euskara!

Read More

Asteburuko elikagaien bilketa Aretxabaletan

Asteburuan Elikagai Bilketan parte hartu dugu. Urtero bezala, Ikastolako kide batzuk txandak osatuz aritu gara. Aurten ere zenbait ikasle eta irakasle izan gara bertan. Guztira, 20 kaxa baino gehiago bildu dira, behar gorrian dagoen Elikagai Bankurako. Hori dela eta, 17.000 lagunek zer jan izan dezaten gure ekarpena egin ahal izan dugu.

Read More

Bizikleta Irteera: Batxilergoko 1. mailako ikasleek Gorputz Hezkuntzari agur esan diote

Azterketen ondorengo lasaitasunean, Gaztelupeko eta Almeneko Batxilergoko 1. mailako ikasleek urte osoko ahalegina ospatu zuten bizikleta gainean. Gorputz Hezkuntzan egindako ibilbideari agur esateko modu berezia aukeratu zuten: bizikleta irteera bateratua Urkulura. Aipatu beharra dago, azken txango hau ezinbestekoa dela azken ebaluaziorako.Kaskoa jantzi, pedalei eragin eta ibilbide ezberdinetatik iritsi ziren helmugara. Giro aparta izan zen protagonista,…

Read More