Almen
Ikasturte hasierarekin, mendi irteerak eta familiarizazioa protagonistak
Aurten ere, ikasturte hasieran gauden honetan, familiarizazioa eta mendi irteerak ditugu protagonista. Testuinguru honetan, bailarako mendi eta tontorrak bisitatzen ari dira gure ikasleak, elkar ezagutzeko eta talde kohesioa bultzatzeko asmoz. Txikienak, berriz, familiarizazio prozesu betean daude. Ikasturteari hasiera eman diogunetik, haurrak gero eta gusturago etortzen dira Ikastolara, eta eta gazteak ere ari dira beraien ikasturte…
Read MoreIkastola bizitzaz bete da berriz!
Gogotsu ekin diogu ikasturte berriari udako oporrak izugarri gozatu ondoren. Eta ikasturte hasiera guztietan bezalaxe, Arizmendi Ikastola osatzen dugun 12 guneetan, eta bereziki ikasle txikienak hartzen dituztenetan, familiarizazio prozesu betean gaude. Haurraren erritmoa errespetatzea ezinbestekoa da familiarizazio egoki baterako; bere egoera emozionala behatzea eta prozesu honetarako prestatutako ekintzen bidez, eta beharrezkoa den kasuetan, gurasoekin batera,…
Read More‘Almenera Belaxe’ zerbitzu berria martxan!
Ikasturte honetan zerbitzu berri bat jarri dugu martxan gure Ikastolan: Almenera, Eskoriatzatik eta Aretxabaletatik, patinetez edo oinez etortzeko taldeak sortu dira, LH1 etik LH4rako ikasleentzat. Goizeko 8:30etan Basabeazpin edota Jose Aranan elkartzen dira taldeak eta hezitzaile eta gurasoren batekin Almenera etortzen dira. Hau horrela, gure haurren artean ohitura osasuntsuak sustatzeko, mugikortasun jasangarri baten alde egiteko,…
Read MoreIkasturteari bukaera Aretxabaleta eta Eskoriatzan
Gaur eman diogu amaiera ikasturteari giro ederrean! Egun berezia izan da: bizikleta eta patinete lasterketak, urarekin jolasak, futbol partida beroa, irakasleekin azken momentu goxoak, barre algarak, besarkadak eta lagun arteko konplizitatez betetako uneak. Eskerrik asko bihotzez ikasturte honetan bidelagun izateagatik: ikasle, familia, hezitzaile eta langile guztiei. Guztion artean osatu dugu aurten egindako guztia, eta gaurko…
Read MoreAlmeneko LH 6koak Bertizen
Joan zen astean, Almeneko 6. mailako ikasleekin hiru eguneko irteera egin genuen Bertizera. Esperientzia zoragarria izan da ikasturteari amaiera emateko. Eguraldi bikainarekin eta giro ezin hobean, hainbat jarduera egin genituen: arroila jaitsiera, tirolina, abentura parkeko erronkak… Primeran pasatu genuen! Eta ziklo amaierari amaiera borobila emateko modu aparta izan da!
Read MoreDBHko Olinpiadak: Ikasturteari amaiera Dibertigarria
Gaurkoan, DBH 3. eta 4. mailako ikasle zein irakasleok ikasturte amaiera modu ezberdin eta dibertigarrian ospatzeko aukera izan dugu. Olinpiadak izan dira jarduera nagusi, eta taldeka antolaturik, goiz bero hau freskatzeko eta elkarrekin gozatzeko parada paregabea izan da. Giro bikaina izan dugu, eta ederto ibili gara!
Read MoreArtearen Bidea: Errealismotik Abstrakziora
DBH 2.mailako ikasleek aurrez aukeratutako argazki bat Errealismotik Figuraziora eta handik Abstrakziorako bide emankorra nola egin duten azaltzeko LH 1go mailakoekin elkartu ziren ikastolako sarreran. 3 gelatako launa ordezkarik pausu bakoitza zehaztasunez azaldu zieten guneko gazteenei. Errealista arkatz teknikaz, argi itzalei erreparatuta bereziki nola egin zuten azaldu ondoren, geometrizazio ariketa aitzaki, kubismoko eredua eskeini zieten…
Read More“Non Gogoa Han Txangoa” proiektuko irteera Donostiara
Aurreko astean “Non Gogoa Han Txangoa” proiean ikasleek diseinatutako txangoa edo egun pasa burutu genuen. Donostian egon ginen, hondartzan ta aquariumean. Egun ederra pasa genuen!
Read MoreAlmeneko LH 5ekoak urarekin heziketa fisikoari amaiera ematen
Almeneko 5.mailakook heziketa fisikoa arloari amaiera emateko, eta giro beroa ikusirik, mangera baliatu dugu ikasleek bustialdi dibertigarriaz gozatzeko. Gozatu ederra!
Read MoreEUSPOT ´25: Sari banaketa ekitaldia
Joan zen ostegunan egin zen Euspot lehiaketaren sari-banaketa ekitaldia Aretxabaletako Arkupe kultur etxean. 2025ko edizioak parte-hartze handia izan du; lehiaketaren historiako bigarren errekorra lortu da, 119 lan jasota —2023an jaso ziren lan gehien, 149 zehazki-. 22 spot 18 urtetik gorakoek eginak izan dira, eta 97, adin-txikikoek aurkeztutakoak. Publikoaren sarirako 700 boto jaso dira. Aretxabaletako Arkupe…
Read More