Artearen Bidea: Errealismotik Abstrakziora

DBH 2.mailako ikasleek aurrez aukeratutako argazki bat Errealismotik Figuraziora eta handik Abstrakziorako bide emankorra nola egin duten azaltzeko LH 1go mailakoekin elkartu ziren ikastolako sarreran.

3 gelatako launa ordezkarik pausu bakoitza zehaztasunez azaldu zieten guneko gazteenei. Errealista arkatz teknikaz, argi itzalei erreparatuta bereziki nola egin zuten azaldu ondoren, geometrizazio ariketa aitzaki, kubismoko eredua eskeini zieten etorkizuneko artistei. Hurrengo sinplifikazio eta koloreaz jolastuz, fauvista gisako irudiaren sekretuak aipatu zizkieten. Desitxuraketaren eta metamorfosi aldaketaz, surrealismoko irudiak deskribatu zizkieten eta amaitzeko, hizkuntza plastikoaren oinarrizko elementuekin abstrakziaren ereduei beste begirada batekin ikusteko sekretuak kontatzeko abilezia demostratu zuten DBH 2.mailako artistek.


Esperientzia polita bizitakoa eta lan bikainez osatutako erakusketaz gozatu ahal izan da Almen Guneko sarreran. Datorren ikasturtean gehiago!

WhatsApp Image 2025-06-14 at 19.59.50