Almen
Familiei zuzendutako Closnet aplikazioaren inguruko bi saio egin ditugu
Joan den astean familiei zuzendutako Closnet aplikazioaren inguruko bi saio eskaini genituen BATU egitasmoan. Closnet ikastetxeetan, irakasleek eta familiek ikasleen gailu digitalen Interneteko nabigazioa gainbegiratzeko eta kontrolatzeko sortutako software-tresna bat izanik, plataforma familien eskura jartzeko arrazoiak, Ikastolan gailu digitalen erabilera nola ikusten dugun eta Closenet aplikazioa nola aktibatu eta erabili azaldu ziren bi saioetan. Bukaeran,…
Read MoreAlmeneko 3 ikasle Polonian, Erasmus + programaren baitan
Astebete egin dute Polonian Mirari Alcaraz, Uxue Oñederra eta Izadi Otaduyk. Aretxabaletako udaletxe eta Gipuzkoako Foru Aldunadiaren ekimena izan da, eta horri esker ezagutu ahal izan dituzte beste lau herrialdetako neskak: Polonia, Turkia, Alemania, Palestina, eta nola ez, Euskal Herria.Astea eman dute elkarrekin, batak bestearen errealitateak ezagutzen. Nolako diren beraien gizarteak eta ohiturak, emakumeen eskubideei…
Read More“Ikastolen lagunak”elkarteko kideak Almenen
Pasa den astean egon ziren Almenen bisitan Ikastolen Lagunak elkarteko kideak. Talde hau Euskal Herri mailan egituratzen hasia da; ikasle-ohi, guraso-ohi eta lankide-ohiek osatzen dute. Beraien helburu nagusia da ikastolen mugimenduarentzako zailak izaten ari diren garaietan, babes olatu bat sustatzen hastea eta, horrekin, ikastolei ekarpena egiten jarraitzea. Almenera etorri ziren beraien proiektuaren berri ematera eta…
Read MoreLH 1eko ikasleak bidelagunekin jolasean Almenen
LH 1eko ikasleen familiarizazio prozesuan garrantzi handia dauka bidelagunaren figurak, aurten ere ikasturtea hasi zenetik asko lagundu diete ikasle berriei LH 6ko ikasleek. Gune berrira hobeto egokitzeko eta lasaiago jarduteko hasieratik hainbat ekintza jarri dituzte martxan, eta LHko ikasle bakoitzak LH6ko bidelagun bat izan dute autobusera edota jangelara laguntzeko, eguneroko sarrera eta irteeretan laguntzeko, errekreo…
Read MoreAlmeneko batxikoak, Palestinako genozidioaren aurkako ekintzan
Batxilergoko ikasleek ostegun honetan greba egitea erabaki zuten Palestinako genozidioaren aurka protestatzeko. Hurrengo egunean, berriz, gunean eman zen ekintza batean hartu zuten parte.
Read MoreAdi Atxabaltarrak: Aretxabaletaklik aplikazioan ere bagaude ikastolakoak
Pasa den ekainean Aretxabaletaklik mobiletako aplikazioa eta Aretxabaletaklik.eus web gunea sortu zituen gure herriko Udalak. Helburu nagusia herriko agendak bateratzea da. Herriko askotariko eragileak gaude bertan eta gure ekitaldi eta aproposamenen berri emateko aukera daukagu bertan. Horretaz aparte, app-ak baditu beste funtzio edo aukerak ere. Esteka honetan ikusi ahal izango dituzu.Kontua da Arizmendi Ikastolakoak ere…
Read MoreAlmeneko batxi 2koak ikasbidaian
Pasa den astean egon dira ikasbidaian batxi2ko ikasleak. Urtebetez dirua biltzeko ekintzak antolatu eta gero, Portugalen egun batzuk elkarrekin eginez bukatu dute ikasbidaiko proiektua. Bertan lagun izan dituzte irakasle taldeko Andrea Herrero, Andoni Lapuerta eta Nagore Delgado. Ederto ibili dira Guimaraes eta Oporto aldean; gauza eta leku interesgarri asko ezagutu omen dituzte. Bisita gidatuetan, ur-ekintzatan…
Read MoreSan Migelak Atxabaltan 2025
Atxabaltako Sanmigeletan bete-betean egon gara Almenekoak asteburu honetan. Kantu-afarian elkartzetik hasi ginen eta gero GURA eta IZENeko postuak jarri genituen larunbatean; postu txukun eta erakargarriak jarri ere. Jaki goxoak izan geniten bertan salgai; mimoz prestatutakoak. Errifen salmenta, gaztaiaren pisua asmatzeko erronka, Oier Aranegi ikaslearen kontzertua… Bizi-bizi izan genituen postuak goiz osoan zehar. Jende askoren bisita…
Read MoreGarabidekoak Almenen
Aurten ere etorri dira gurera mundu guztiko hizkuntza gutxituetako komunitateetako kideak. Aurten bereziki somatu dugu hezkuntzarekin lotutako jendea etorri dela. Gunean izan ditugu bisitan, Mireia Muruamendiarazen azalpenekin gure ikastola ezagutzen eta DBh2ko ikasleekin hartuemanean. Elkarrizketa interesgarri eta aberasgarriak izan omen dituzte. Ze gustura hartzen ditugun Garabidekoak gurean! Etorri hurrengoan ere!
Read MoreBizipoza elkartea: pailazoekin saioa
Bizipoza elkartea aurkezteko pailazo emanaldia izan zuten Almenen. LH 3eta 4ko ikasleentzat izan zen saioa, eta ederto pasatu zuten ikasle zein irakasleek pailazoek eginiko ikuskizunean. Umorea galdu gabe hainbat lanketa sozial egiteko parada izan zuten, eta oso arratsalde atsegina igaro zuten. Eskerrik asko Motx eta Sapotxin zuen bisitagatik!
Read More