BIZI egunetan murgilduta  izan dira Lehen Hezkuntzako 5. eta 6.mailakoak

Pasa den aste honetan,  BATU LH 5. eta 6.mailakoak BIZI IEM-ean murgilduta egon dira. Egun hauetako helburua ohiko errutinarekin apurtu eta eten bat egitea da. 5.mailakoek mundu digitaletik deskonektatzea izan dute helburu. Guzti hori KLIK OFF izenpean egin dute, eta bertan pantailen erabileraren abantailak eta desabantailak landu dituzte, bereziki, gehiegizko erabileraren arriskuetan sakonduz. Horrekin batera,…

Read More

DBH 3koek ITSASTOLA interpretazio zentroa gauzatu dute LH4koentzat

Azken astean zehar, Gaztelupe eta Almen guneko DBH 3ko ikasleek Itsastola, Lurra planetako hidrosferarekin, eta batez ere, itsasoarekin lotura duen interpretazioa zentroa, gauzatu zuten. Bertara Arimazubi, Santa Teresa eta Gazteluondo guneetako LH 4ko ikasleak hurbildu ziren, eta lau esparrutan (Hidrogunea, Gizagunea, Kutsagunea eta Mikrogunea) zehar ibili ziren nagusien azalpenak entzunez eta dinamika anitzetan parte hartuz.…

Read More

Arane erletegira bisita

Agenda 2030etik Eskoriatzako Mazmela auzoan dagoen Arane erletegira egin dugu bisita. LH2, LH4, LH6 eta DBH2ko ordezkariak joan dira bertara eta Iñaki Zurutuza erlezainarekin saio bat egin dute. Hainbat konturi buruz hitz egiteko aukera izan dute, polinizazioa, zergatik den garrantzitsua prozesu hau gertatzea, erleek nola jokatzen duten erlauntza batetan, zein erle mota dauden, erle asiatikoen…

Read More

LH5ekoen auzolana Almenen

Ikasturte honetako lehenengo PROIan 5.mailako ikasleak kutsadura motak ikertzen ibili dira “Auzotik muduari” PROIaren baitan, galdera gidari honetatik abiatuz: Nola hobetuko dugu gure ingurune naturalari egindako kaltea auzolanean? Gainera, auzolana zer den ikasi dute. Joan zen astean Arimazubikoen auzolanaren albistea argitaratu genuen. Bada, Almenekoek ere auzolan batekin eman diote amaiera PROI honi, Almen auzolanean garbituz.…

Read More

BATU DBHkoak BIZI egunetan

DBHko gazteenek, lehenengo PROIa bukatu eta gero, ekin diote BIZI egunetako lanak egiteari. BIZI egunetan, gizartean eragitearekin zerikusia duten gaiak lantzen dituzte askotan. DBH1ekoek zaintzaren garrantziaren inguruan hausnartu dute “Ni, gu, haiek” titulupean garatutako lanetan. Almeneko DBH2koak, berriz, larrialdietan nola jokatu lantzen ibili dira, lehen sorospenak nola egin ikasi ahal izan dute, eta Zubillagako suhiltzaileen…

Read More

Ezkurtxo eguna ospatu genuen Apotzan

Aurreko larunbatean Ezkurtxo eguna ospatu genuen Apotzan. Giro ezin hobean ospatu genuen, eguraldi zoragarria tarteko bertan bildu ginenok jolas desberdinetan aritzeko aukera izan genuen. Eguna hasteko Ezkurtxoren bisita izan genuen, eta ondoren talde desberdinetan banatuta goitibeheretan, ipuin kontaketan, txalaparta jotzen, jolas desberdinetan eta abar parte hartzeko aukera izan genuen. Amaitzeko denok batera mokadutxo bat jan …

Read More

Garabidekoen bisita Almenen

Garabidekoen bisita izan dugu Almenen. Herrialde askotako pertsonak izan ditugu taldean, eta egoera desberdinetan dauden hizkuntza desberdinen hiztunak izanik honen inguruan hausnartzeko aukera izan dugu. Beraiek gure Ikastolako errealitatea ezagutzeko parada izateaz gain, gure hezkuntza eredua ezagutu eta euskararekin izan dugun esperientzia partekatzeko aukera izan dute. Gunea bistatu ostean ostean, arratsaldea LH4ko ikasleekin pasatu dute.…

Read More

Lankide-ohien bisita Almenen

Bisita inportantea izan genuen Almenen pasa den ostegunean. Izan ere, lankide-ohiak bisitan etorri zitzaizkigun gunera eta Almen goitik behera ikusi nahi izan zuten. Erakutsi genizkien azken urteetako aldaketak eta gure proiektu pedagogikoa zertan den ere azaldu ahal izan genien. Oroitzapenez beteta etorri ziren, kastolan lan eta ekarpen asko egindakoak dira denak ere. Beraien irribarra eta…

Read More

HUHEZIko ikasleen bisita izan dugu

HUHEZIko ikasleen bisita izan dugu egunotan Jose Aranan eta Almenen. Unibertsitateko 1. mailako ikasleak ikastolako gune desberdinetan egon dira eta gure hezkuntza eredua ezagutzeko aukera izan dute.  Beraien ikasketetan aberasgarriza izango den esperientzia izan dela eta etorkizunean beteko duten lan eta funtzioaren inguruan hausnartzeko balio izan dietela aipatu dute ikasleek.

Read More

Zapatuan, urriaren 18an, Ezkurtxo Eguna ospatuko dugu Apotzagan

Udazkenari ongietorria egiteko, Ezkurtxo eguna ospatuko dugu zapatuan, urriaren 18an, beti moduan, urriko hirugarren aste-bukaeran. Eskoriatzako Akeitako geltokian elkartuko gara goizeko 9:30ean autobusez Apotzagara joateko. Egun berezi hau euskara eta irakurzaletasuna sustatzeko, familia eta lagun artean egun ona pasatzeko eta antzinako jolasak ezagutzeko helburuarekin antolatu da. Aurtengoa XXV. edizioa izango da, eta Apotzagako elizaren inguruan…

Read More