Gaztelupeko eta Almeneko ikasleek berrikuntza eta trebetasuna erakutsi dute Zientzia eta Teknologia astean

Joan zen astean, Zientzia eta Teknologiaren astearen baitan, Garaia Parke Teknologikoak urtero antolatzen duen Arrautza Jaurtiketa Txapelketa ospatu zen. Aurtengo edizioan, Almen eta Gaztelupeko DBH 3ko ikasleek parte hartu zuten, Teknologiako ikasgaian ikasitakoa praktikan jarriz.Txapelketaren helburua zientzia eta ingeniaritza printzipioak aplikatzea izan zen. Ikasleek erronka zaila izan zuten: egosi gabeko arrautza bat gutxienez lehenengo solairutik…

Read More

Almeneko LH1eko ikasleak Arrikrutzera

Almeneko LH 1eko ikasleak lehen gizakiaren inguruko proiektuarekin ibili dira buru belarri. Proiektuarekin lotuta irteera egin dute Oñatiko Arrikrutzeko kobazulora. Motxilak hartu, eta autobusera ilusio osoz abiatu dira. Oso ondo pasatu dute eta gauza asko ikasi dituzte bertan. Egun guztiko irteera izan da eta benetan bizipen zoragarria izan da guztientzat!

Read More

2526 Almeneko oiloak konfinatuta

Pasa den ostegunean agintarien partetik hegaztiak konfinatzeko agindua jaso eta gero, asteburua aprobetxatu dugu oiloak txabola barruan itxita uzteko. Bertan egongo dira egun batzutan. Hori bai, lasai, jana eta ura ez zaie faltako eta. Babestuta eta zainduta izango ditugu. Ea laister gauden gure oiloak kanpoan ikusteko moduan: zizareak arakatzen, hara eta hona, arrautzak leku sekrretutan…

Read More

Euskal Selekzioa-Palestina partidurako sarreren zozketa

Almeneko batxi 1eko ikasleak errifak saltzen ibili dira egunotan, ikasbidaiarako dirua ateratzeko asmoz. Larunbateko partidurako bi sarrera jarri zituzten sari gisa. Gaur goizean zozketa egin da zenbaki irabazlea 424 izan da; eta ordezkoa, 237. Zorionak irabazleari!

Read More

LH2 “Zein txikia jaio nintzen” proiektua Almenen

Almeneko LH2 ko ikasleak “ Zein txikia jaio nintzen” proiektuarekin ibili dira buru belarri. Proiektu honetan sabelean enbrioia nola hazten den  landu dute, haurdunaldiko hilabeteetan zer gertatzen den eta nola jaiotzen garen… Familiekin honen inguruan hitz egiteko aukera izan dute, eta argazkiei behatuz zenbat hazi diren, nola aldatu diren hausnartzeko ere balio izan die. Atzera…

Read More

Elikagai bankuaren bilketan parte hartu dugu ikastolako komunitateko kideek

Urtean bi bilketa haundi egiten dituzte. Bata azaroan eta bestea maiatzean. Ikastolako kideak beti egoten gara prest bertan parte hartzeko. Ikastolako komunitateko profesional, irakasle eta ikastolako lagunez gain, ikasleek ere parte hartzea bilatzen dugu. Aurten ere hala izan da, eta denon artean 24 elikagai kutxa bildu ahal izan ditugu.

Read More

Bazarakoak martxan Almenen

Batxilergoan osatu da aurten ere Bazara ekimenean parte hartu nahi duten ikasleen taldea. Almenen euskararen inguruko hausnarketa eta ekimenak bultzatzea izango da beraien egiteko. Eta hasi dira martxan, bai horixe! “Nor?” lehiaketa sortu dute eta Euskararen egunerako ekitaldiak antolatzen ere hasi dira.

Read More

Batxi 1ekoak irteera geologikoan

Pasa den astean egin zuten biogeo gaiarekin lotutako irteera batxilergoko 1. mailako ikasleek. Bizkaiko kostako arroka-formazioak ikustera joan ziren. Izan ere, gure kostaldean, flysch egiturak Zumaian ez ezik, beste leku batzuetan ere ikusi daitezke. Hemen egunean hartutako irudiak:

Read More

Familientzako bilera pedagogikoak egin ditugu

Azken asteotan bilera pedagogikoak egin ditugu gure Ikastolako GURA eta BATU egistasmoetan, eta aste honetan ERDU egistamoaren txanda izango da. Bilera hauen helburua  familiek gure jardunaren egunerokotasuna hobeto ulertzea da, beraien semea-alaben ikasketa prozesuan nola lagundu hobeto ulertzeko. Saio hauetan, Arizmendiko Hezkuntza eredua ezagutu edo birgogoratzeaz gain, ikasleekin aurrera eramaten ditugun metodologiak ezagutzeko aukera izan…

Read More

Eskubideen aldeko “Zubiak” eraikitzen: batxilergoko 1.mailakoek bukatu dute lehen PROIa

Batxilergoko 1. mailako Almeneko eta Gaztelupeko ikasleek burututako “Zubiak” izeneko proiektuak eskubide urraketak izan ditu ardatz, ikasgai anitzak (hizkuntzak, Gorputz Hezkuntza eta Filosofia) uztartuz.PROIaren abiapuntuko galdera honakoa izan da: “Zer egin dezakegu kulturaren ondorioz gure inguru anitzean urratzen diren eskubideak bistaratzeko eta horien aurrean eragiteko?”. Lan prozesu horren baitan, ikasleek Samurrak taldearekin saio berezi bat…

Read More