Eskubideen aldeko “Zubiak” eraikitzen: batxilergoko 1.mailakoek bukatu dute lehen PROIa

Batxilergoko 1. mailako Almeneko eta Gaztelupeko ikasleek burututako “Zubiak” izeneko proiektuak eskubide urraketak izan ditu ardatz, ikasgai anitzak (hizkuntzak, Gorputz Hezkuntza eta Filosofia) uztartuz.
PROIaren abiapuntuko galdera honakoa izan da: “Zer egin dezakegu kulturaren ondorioz gure inguru anitzean urratzen diren eskubideak bistaratzeko eta horien aurrean eragiteko?”. Lan prozesu horren baitan, ikasleek Samurrak taldearekin saio berezi bat ere izan zuten. Proiektuaren lanketari amaiera emateko, Gaztelupeko ikasleek azoka bat antolatu dute. Azoka horretan eskubide urraketa ezberdinak lantzeko postuak antolatu dituzte dinamika ezberdinekin. Azoka horretara gonbidatu dituzte IZEN-eko DBH4ko ikasleak. Almenen berriz, sentsibilizazio saioak prestatu dituzte DBHko geletan eskubide urraketa ezberdinak lantzeko.
Amaiera Batxilergoko eta DBHko ikasleen inplikazioa funtsezkoa izan da “Zubiak” proiektuan, eskubide urraketen inguruko kontzientzia zabalduz gazteen artean. Diziplinarteko metodologia baliatuta, ikasleek gaur egungo gizarte gaiak modu integralean lantzeko gaitasuna eta konpromisoa erakutsi dute.

Hemen dituzue argazkiak:

Zubiak PROIa 22526 (Gaztelupe)
IMG_20251105_135743