Almeneko batxi 2koak ikasbidaian
Pasa den astean egon dira ikasbidaian batxi2ko ikasleak. Urtebetez dirua biltzeko ekintzak antolatu eta gero, Portugalen egun batzuk elkarrekin eginez bukatu dute ikasbidaiko proiektua.
Bertan lagun izan dituzte irakasle taldeko Andrea Herrero, Andoni Lapuerta eta Nagore Delgado. Ederto ibili dira Guimaraes eta Oporto aldean; gauza eta leku interesgarri asko ezagutu omen dituzte. Bisita gidatuetan, ur-ekintzatan eta multiabentura parkeren baten ibiltzeko aukera ere izan dute. Ikasleren batek min hartu duela eta, ospitalea ere ezagutu ahal izan dute.
Betirako oroitzapenak bildu eta bueltatu dira denak etxera. Orain, ikasturteari heldu beharko diote tinko, ekainerarteko ibilbidea urratzeko.
