LH 1eko ikasleak bidelagunekin jolasean Almenen
LH 1eko ikasleen familiarizazio prozesuan garrantzi handia dauka bidelagunaren figurak, aurten ere ikasturtea hasi zenetik asko lagundu diete ikasle berriei LH 6ko ikasleek.
Gune berrira hobeto egokitzeko eta lasaiago jarduteko hasieratik hainbat ekintza jarri dituzte martxan, eta LHko ikasle bakoitzak LH6ko bidelagun bat izan dute autobusera edota jangelara laguntzeko, eguneroko sarrera eta irteeretan laguntzeko, errekreo orduan lasaitasun eta konfiantzaz jolasean jarduteko…
Ostiralean azken ekintza bezala batera jolasean eman zuten arratsaldea eta elkar eskerrak emanez amaitu zuten eguna. Ziur hemendik aurrera ere bidelagun izango dituztela ikasle nagusiak zerbaitetan laguntza behar badute! Elkar zainduz ere asko ikasten delako, aurten ere bikaina izan da beraien artean sortutako harremana!

