Almeneko LH 4. mailako ikasleak Baratze Baserri Eskolan
Joan den astean, Almeneko 4. mailako ikasleok Baratze Baserri Eskolara irteera bat egin genuen. Eguraldi ederra lagun, egun zoragarriak pasa genituen naturaren erdian.
Baserriko animaliekin harreman zuzena izateko aukera izan genuen: oiloak, untxiak, ardiak, ahuntzak, txerriak… ikusi eta elikatu genituen. Gainera, baratzean lan batzuk egiteko aukera ere izan genuen: lurra landu, haziak erein eta landareak ureztatu genituen.
Egun osoan zehar ikasi genuen nola zaintzen den baserria eta naturarekin nola bizi gaitezkeen modu jasangarri batean. Jarduera dibertigarriak egin genituen eta talde-lana lantzeko aukera paregabea izan zen.
Esperientzia oso aberasgarria izan zen, eta guztiok gustura eta pozik itzuli ginen Ikastolara!
