Guneak
Osasun Larrialdietako ikasleak transplanteen inguruan ikasten
Aurreko astean bisita izan zuten Osasun Larrialdietako erdi mailako zikloko 1. mailako ikasleek. Hain zuzen, Belen Pagalday-ren eta Haizea Olasagastiren bisita izan zuten. Belen Pagalday larrialdietako medikua izateaz gain transplanteen koordinatzailea ere bada; Haizea Olasagasti ere transplanteen koordinatzailea da. Ikasleek Belen eta Haizearekin transplanteen inguruan hitz egiteko aukera izan zuten. Oso gustura egon ziren, eta…
Read MoreErizaintzako ikasleak osasun aktiboak detektatzen
Erizaintzako heziketa zikloko ikasleak, urtero egiten duten moduan, Gobernuz Kanpoko Erakunde batekin elkarlanean hasi dira proiektu berri batean. Azkeneko urteetan, Farmamundi erakundearekin batera egin dute proiektu hau, eta aurten, helburua Osasun aktiboak detektatzea izan da. Horretarako, hiru saio izan dituzte ikasleek: lehenengo saioa teorikoa izan zen, osasun aktiboa zer den azaltzeko; bigarren saioan, Arrasate inguruko…
Read More“Errealismotik abstrakziora” erakusketa: Gazteluondoko ikasleen lanak ikusgai Arrasateko Kulturaten
“Errealismotik abstrakziora” Gazteluondo guneko DBH 2ko ikasleek egin duten proiektua da. Hainbat gai jorratu dituzte bertan (pobrezia, natura, osasun mentala, musika…) eta sortutako produktuak Arrasateko Kulturaten egongo dira ikusgai maiatzean zehar. Jarraian ikasleen gonbite idatzia: “Kaixo! Bideo honen bidez gure plastikako proiektua aurkeztera gatoz. Gu DBH2. mailako Arizmendi Ikastolako ikasleak gara zehazki Gazteluondo gunekoak. Gure…
Read MoreAurrematrikula zabalik Lanbide Heziketan
Maiatzaren 6an, zabaldu zen Lanbide Heziketan aurrematrikula egiteko epea, eta maiatzaren 24ra arte luzatuko da. Gure Ikastolan oinarrizko, erdi mailako eta goi mailako lanbide heziketan eskaintza zabala daukagu. Oinarrizko lanbide heziketan, Sukaldaritza eta Etxebizitzen Mantentze Lanak; erdi mailan, Mikroinformatika Sistemak eta Sareak, Osasun Larrialdiak eta Erizaintzaren Zaintza Osagarriak; eta goi mailan, Gizarte eta Kirol Animazioaren…
Read MoreLanbide Heziketako ikasleak gizartean eragiten
Aipagarria da gure Ikastolako Lanbide Heziketak enpresa, erakunde eta elkarte ugarirekin duen harreman estua, bide ematen baitigu ikasleek praktikak egin ditzaten, lan mundua ezagutu dezaten, eta, azken batean, lanbidea aurkitu eta gizartean eragin dezaten. Izan ere, ditugun zikloen eskaintzak gizartearen beharrei erantzuten die. Horretarako, eduki teoriko eta praktikoetan trebatzen laguntzen ditugu ikasleak, lan munduan eskatzen…
Read MoreMaringo Garbiñe Beitiaren bisita Almenen
Aurreko astean, Apirilak 30, Maringo Garbiñe Beitia erlezaina izan zen gurean. DBH 1eko ikasleak BEE API proiektua lantzen ari dira, eta Garbiñek erleen inguruko saio polit bezain baliagarria eskaini zigun. Horrez gain, erlezaintzarako erabiltzen dituen tresna eta erleen bidez lortzen ditugun produktu piloa ekarri zizkigun. Garbiñerekin eta klasean landu eta ikasitakoekin, laster irtengo gara kalera,…
Read MoreJose Aranakoen irteera Almenera
Jose Arana guneko 5 urteko gelako haurrek egun osoko irteera egin zuten Almenera. Torrebason bazkaldu ondoren, Partxiseko plazan geldialditxoa ere egin zuten eguna borobiltzeko. Ederto ibili ziren!
Read MoreUdaberriko Jaixa, ederra izan zen!
Pasa den larunbatean, hilak 4, Udaberri Jaixa ospatu genuen Aretxabaletan. Urtero bezala, udaberriaren loratzearekin batera antolatzen dugu egun berezi hau. Komunitatea indartzea eta ikasturte guztian zehar egindako lana goraipatzea helburu izanik, egitarau zabala izan genuen Arizmendi Ikastolako kideok egun guztian zehar. Eguraldia ez genuen lagun izan goizean, eta horrek aldaketa batzuk eragin zituen kokapenari dagokionez. Izan…
Read MoreLH 3ko ikasleak Xirristi Mirristi PROIa lantzen
Xirristi Mirristi PROIan murgiltzen hasi gara LH 3ko ikasleak. Proiektu honetan, norberaren ondoezak sendatzeko erremedioak ezagutu eta transmititzea izango dugu helburu. Sendabelarren inguruan informazio gehiago jasotzeko Xeli Arregi gonbidatu dugu Arimazubira eta Aitor Zubizarreta Almenera. Sendabelar ugari ekartzeaz gain, bakoitza zertarako eta nola erabili daitekeen azaldu digute biek. Gainera, anekdota eta istorio asko kontatu dizkigute,…
Read MoreBesaiden izan da Uribarri guneko Besaide taldea
Hiru urtez Besaide taldearen parte izan dira Uribarriko bost urteko haurrak . Ikasturtearen amaierarekin batera, ERDU egitasmoari agur esango diote eta ibilbide berri baten murgilduko dira GURA egitasmoan. Bada, ikasturtea agurtu aurretik, Besaide taldeko haurrak, familiak eta irakasleak Besaide mendia ezagutzera joan ginen igandean. Goiz ederra pasatu genuen elkarrekin!
Read More