Guneak
Gazteluondo eta Santa Teresako LH4ko ikasleak Orion izan dira
Gazteluondo eta Santa Teresako LH4ko ikasleak ikasturte amaierako irteeran izan dira bi egunetan zehar. Guztira 74 ikasle eta 4 irakasle. Orioko Txurruka aterpetxean egin dute gabapasa, eta piraguan ibiltzeko aukera izan dute, besteak beste. Irteera honetan pasatako momentuak gogoratzeko, ateratako argazki eta bideoak biltzen dituen muntaia egin dute, jarraian ikusgai duzuena:
Read MoreEskola bisualak ekimenaren baitan, elkarrizketa Cadena Ser-en
Orange fundazioak gidatzen duen “Eskola bisualak” programaren 23-24. edizioan 286 hautagaitzen artean gure Ikastolako Umezaintza gunea aukeratua izan zen. Irudien erabileraren bidez hezkuntza inklusiboago bat lortzea helburu izanik, prestaketa lanetan buru belarri ibili dira ikasturtean zehar bertako lankideak. Ekimen honen harira, Ikastolako Orientazio taldearen arduraduna den Arantxa Lejarraga eta Eskola bisualak programaren sortzailea den Miriam…
Read MoreMikroinformatika zikloko ikasleak Herri Urratsen izan dira
Maiatzaren 12an, igandean, Herri Urrats ospatu zen Senperen. Aurtengo edizioan, Herri Urratsen bildutako etekin ekonomikoa Beskoitzen Ikastola bat eraikitzeko bideratuko da. Egun osoko egitarau zabala prestatu zuten Senperen. Arizmendi Ikastolakoak ere bat egin genuen egitasmoarekin. Hain zuzen, mikroinformatikako erdi-mailako zikloko ikasleek haien alea jarri zuten Senperen. Mikroinformatikako ikasleak Harrobi ikastolako beste ikasle batzuekin batera, eta…
Read MoreGazteluondoko LH1ekoek lanbideen gaia landu dute
Gazteluondoko Lehen Hezkuntzako 1.mailako ikasleak, lanbideen gaia lantzen aritu dira azken asteetan. Egindako lanketaren ostean, bideo bat egin dute “Esku biziak” abestiarekin. Abesti hau, biziak salbatzen ikasteko DYAk abiatu duen kanpaina baten parte da. Horrela, Gazteluondoko bideoa sortu dute biziak salbatzeko jarraitu ditzakegun pausoak azaltzen.
Read MoreAlmeneko LH 2koak Aretxabaletako liburutegian
Almeneko LH 2.mailakoak Aretxabaletako liburutegira joan gara, eta Miren Agur Meabe idazlearekin solasaldia izan dugu. Gustura entzun ditugu Kattaren liburuak, Joanes eta Bioletaren bihotza istorioa… Goiz paregabea pasa dugu liburu artean! Mila esker Aretxabaletako liburutegiari! Hurrengora arte!
Read MoreAlmeneko LH 1ekoak Arkupen, kontzertuaz gozatzen
Almen guneko LH 1.mailakoak, Arkupen egon gara Musika Eskolak eskeini digun kontzertu pedagogikoaz gozatzen. Esperientzia zoragarria izan da!
Read MoreUdaberri jaiko errifen zenbaki irabazlea
Almeneko batxi 1eko ikasleek Udaberri Jairako errifak atera zituzten bazkari bat irabazteko aukerarekin. Errifaren zenbaki irabazlea 1563 zenbakia izan da. Zorionak irabazleari!
Read MoreJolasorduko txapelketak abiatu dituzte Gazteluondon
Urtero bezala, udaberriko giro atseginak lagunduta jolastoki ordutako txapelketei hasiera eman diogu Gazteluondon. Lehiaketa hauen helburua, guneko ikasle guztiek elkarrekin jolastea izaten da, Lehen Hezkuntzako adin ezberdinetako ikasleek osatutako taldetan jolasten dutelarik. Horrela, jolas hauetan LH 1, 2 3, eta 4.mailako ikasleak elkarrekin jolasten aritzen dira. Lehenengo lehiaketa punteria jolasa izango da.
Read MoreXirristi Mirristi PROIaren baitan, sendabelarrak landatu dituzte LH 3ko ikasleek
Arimazubiko LH 3.mailako ikasleek Xirristi Mirristi PROIan murgilduta jarraitzen dute. Proiektu honen baitan, norberaren ondoezak sendatzeko erremedioak ezagutzen ari dira, tartean sendabelarrak. Horrela, Arimazubiko baratzean sendabelar ugari landatu landatu dituzte; kamomila, ezkaila, izpilikua, erromeroa, luisa belarra, aloe vera, menta, narra, bostorria, plantaia, iodo belarra eta salbia. Ederto ibili dira!
Read MoreGIKAI heziketa ziklokoak La Lezen kobazuloan
Lanbide Heziketako GIKAI goi maila zikloko 2. mailako ikasleak La Leze izeneko arroila egin zuten. La Leze, Eginon (Araba) dagoen kobazulo bat da, zeinak mendia alderik alde gurutzatzen duen. Ikasleek oso gustura egin zuten txangoa, eta hauen hitzetan “esperientzia izugarria” izan zen.
Read More