“Nor naiz ni, zu?” PROIa landu dute LH6ko ikasleek

Arimazubi guneko LH 6.mailakoek “NOR NAIZ NI, ZU?” PROIa landu dute. Proiektu honetan, emozioen inguruko lanketa ugari egin dituzte ikasleek. Helburua, sentitzen dituzten emozioak izendatzea zein identifikatzea izan da, eta ondorioz, norbere burua hobeto ezagutzea. Hilabetean zehar landutakoari amaiera emateko azken produktua maska baten sorkuntza izan da. Ostegun arratsaldean familientzako maskaren erakusketa egin zuten, eta…

Read More

Batxi 2koen agur bazkaria Almenen eta Gaztelupen

Pasa den asteazkenean, 2. batxilergoko ikasleek azterketak bukatu ostean, ikasle eta irakasle guztiek elkarrekin batera bazkaldu genuen, bai Almenen eta baita Gaztelupen ere. Bazkarietan giro ederra egon zen; ez ziren falta izan jolasak, bertsoak eta bai irakasle zein ikasleen arteko sariak ere. Ondoren, festa giroan jarraitu zuten ikasleek. Zorterik onena opa dizuegu hemendik aurrerako ibilbidean.…

Read More

GIKAIko ikasleak Orioko Arraun Elkartean izan dira

GIKAI goi mailako heziketa zikloko 1. mailako ikasleekin Orioko Arraun Elkartean egon ginen pasa den astean. Arraunaren historiari buruzko aurkezpena entzun ondoren goi errendimendu zentroko instalazioak ikusi genituen. Horrez gain, 2 trainerutan ordubeteko arraun saioa burutu genuen, patroi banaren laguntzarekin, Orian zehar itsasoraino. Aupa Orio eta aupa GIKAI!

Read More

Uribarriko 4 eta 5 urteko haurrak GURE ZIRKUA ezagutzen izan dira

Uribarriko Besaide eta Udalaitz taldekoak “Gure Zirkua” bizitatzera joan ziren ostiral goizean. Zirkuaren proiektuarekin ari direla eta, zirkua barrutik hobe ezagutzeko bisita eskaera luzatu zieten Uribarriko haurrek Gure Zirkuko lantaldeari. Nola ensaiatzen duten, nola bizi diren eta nola antolatzen diren ezagutzeko aukera  paregabea izan zuten. Eskerrik asko Gure Zirkuko lan talde guztiari. Bisita mundiala izan…

Read More

Almeneko 5.mailakoak “A ze kakaoa” PROIA burutzen 

Almeneko 5. mailako ikasleok bi bisita izan ditugu aste honetan. “A ze kakaoa” PROIa dela eta, nekazarien bizitza nolakoa den aztertzen aritu gara eta, horretarako, Mundukideko Jon Etxebarria eta Marije Revuelta nekazari Aretxabaletarra gonbidatu ditugu gurera.  Jonek gertutik ezagutzen du Brasilgo MST mugimendua eta hango nekazarien egoera zein den azaldu digu. Marijek, berriz, 15 urte…

Read More

“A ze kakaoa!” PROIaren baitan, bisita ezberdinak izan ditugu Arimazubin

LH5eko ikasleak “A ze kakaoa!” PROIa lantzen ari gara. Proiektu honetan, gure kontsumo ohiturek nekazariengan izan dezakeen eraginaren inguruan ikertzen eta hausnartzen ari gara. Besteak beste, munduko leku ezberdinetako eta Euskal Herriko nekazaritza ikertzen aritu gara, ondoren bi hauen arteko ezberdintasunak aztertzeko. Helburu honi erantzute aldera, bertako eta Brasilgo nekazaritza ezagutzeko, bisita ezberdinak izan ditugu…

Read More