Mikroinformatika zikloko ikasleak Herri Urratsen izan dira
Maiatzaren 12an, igandean, Herri Urrats ospatu zen Senperen. Aurtengo edizioan, Herri Urratsen bildutako etekin ekonomikoa Beskoitzen Ikastola bat eraikitzeko bideratuko da. Egun osoko egitarau zabala prestatu zuten Senperen.
Arizmendi Ikastolakoak ere bat egin genuen egitasmoarekin. Hain zuzen, mikroinformatikako erdi-mailako zikloko ikasleek haien alea jarri zuten Senperen. Mikroinformatikako ikasleak Harrobi ikastolako beste ikasle batzuekin batera, eta Elkartenetekoen laguntzarekin, software askea eta zehazki Txikilinux sistema eragilea bertako guraso eta ikasleei erakusten egon ziren. Guztira hamalau ordenagailu jarri zituzten karpa baten barruan, non umeek joko hezigarrietara jolasteko aukera izan zuten. Gainera, Toshiba satelite bat ere zozkatu zuten.
Ekintza honen bidez jendeak software librearen inguruko informazioa jaso zuen, eta noski, birziklapen teknologikoaren garrantzia azpimarratu genuen.
Esker bereziak egitasmoan parte hartu zuten ikasle eta profesionalei, bai eta Herri Urrats aurrera ateratzea ahalbidetu duten guztiei.
Hurrengo urtera arte!