Umezaintza gunean apurketak egin dituzte igande goizaldean

Umezaintza gunekook ilusio handiz eman genien hasiera pasa den ostiralean San Andres auzoko jaiei. Izan ere, auzoko Jai Batzordearekin elkarlanean kalejira bateratua egin genuen Bedoñabeko Herri Eskolako kideekin batera, eta jaien hasiera ekitaldiaren amaieran, dantza batzuk eskaini genituen guztiok elkarrekin. Ederra izan zen! Jaiak oso giro onean hasi bagenituen ere, larunbat gaua eta igande goiza…

Read More

Almeneko DBH2ra Arrikrutzeko Aitorren bisita

Joan zen asteazkenean Arrikrutzeko gida den Aitor etorri zen espeleologiaren bueltan dagoen jakintza azaltzera DBH 2 mailara Espeleologia haitzuloen jatorria eta izaera arakatzen eta ikertzen dituen jakintzaren alorra da. Espeleologiaren aztergai nagusia leizeen behaketa eta horien egitura bada ere, estalagmiten eta estalaktiten eraketa, baldintza hidrologiko orokorrak eta haitzuloen bilakaera ere jakintzaren alor horretan sartzen dira,…

Read More

Almeneko batxi 1eko ikasleak 2.modalitateko proiektuak amaitzen

Batxi 1eko ikasleek 2. modalitateko proiektuak amaitu dituzte aste honetan. Zientifikoko ikasleek osasuna zaintzeko enpresa bat sortu behar izan dute Personal Trainer proiektuan, giza gizarte eta artekoek informazio uholde honetan kritikotasunez nabigatzeko estrategiak landu dituzte xno proiektuan eta teknologoek konfiantzaren pedagogian  oinarrituta eta jasangarritasuna eta eraginkortasun energetikoa kontutan izanda DBH3 eta DBH4ko espazioak birmoldatzeko proiektua…

Read More

Maria Castellanaren udaberri eta udako ikastaroa Almenen

Naturako parte garen heinean, Arizmendiko hainbat irakasle Maria Castellanarekin egon ginen asteburu osoko formazio batean. Natura zikloa eta gure bizitzako zikloa bat datozela frogatzeko era askotako ekintzak burutu genituen. Ziklo honekin bat egin dugu, hau errespetatzen, gugan identifikatzen eta maitatzen. Ondoren, ikasitako guztia ikasleengana eramatea da gure hurrengo erronka! 

Read More

Zig gelakoak Osasun Larrialdietako ikasleekin

Joan zen ostiralean Gaztelupe guneko Zig gelako ikasleak eta Osasun larrialdietako heziketa zikloko ikasleekin batera egon ziren. Bi guneetako ikasleek batak bestearen errealitatea ezagutzeko aukera izan zuten. Esperientzia aberasgarria izan da eta errepikatzeko gogoaz gelditu gara. Eskerrik asko parte hartu duzuen guztiei!

Read More

Badator Udaberriko jaixa!

Maiatzaren 4an, larunbata XVIII. Udaberriko Jaia ospatuko dugu Aretxabaletan. Egun polita antolatu dugu denon artean; ibilaldia, jolasak, taloak, bazkaria, tailerrak… Negua atzean utzi dugu, lurra esnatu da, udaberrian dena da lore eta kolore, eta denok elkarrekin, guraso, ikasle eta irakasleok umorez eta poztasunez ospatuko dugu egun handia! Jarraian ilusio handiz prestatu dugun egitaraua: 10:45: Egunaren…

Read More

Oinarrizko Lanbide Heziketako sukaldaritzakoen ekimena

Ikastolan praktikak egiten ari den Oinarrizko Lanbide Heziketako sukaldaritzako ikasle talde batek ekimen berri bati hasiera eman dio gaur: hamaiketako zerbitzua eskainiko dute astearteetatik ostiralera10:45ak eta 11:30ak bitartean Ferixalekuko sarrerako kafe gelan. Gaurkoan lehen aldiz eskaini dute zerbitzua, eta primeran joan da. Ikasle zein irakasle ugari gerturatu dira kafe gelara, eta asko gozatu dituzte sukaldaritzakoek…

Read More

Umezaintzakoak kalejiran San Andres auzoan, Herri Eskolakoekin batera

San Andres auzoko jaiei hasiera emateko kalejira bateratua ospatu genuen pasa den ostiralean, auzoko kaleetatik zehar Herri Eskolakoekin batera.  Jaietako zapia jantzi eta festa giroan murgiltzeko gogoz kalejiran ibili ginen auzoko kaleetatik barrena. Bukatzeko, gudarien plazan  5 urteko haurren hitzak entzun eta gero dantza ezberdinak eskaini genituen. Primeran ibili ginen! Jarraian bideoa

Read More

San Isidroen atarian, “Auzoko Jaiak” PROIan murgilduta Santa Teresan 

Maiatzarekin batera, auzoko jaiak ate joka ditugun honetan, urtero bezala gure ekarpena egin nahi izan diogu Ziorlako auzoari. Horregatik, Arizmendi Ikastolako Santa Teresa guneko egitasmo guztietako ikasleak ekoizpen bana burutzen ari gara. Auzoan hain ezaguna den astoaren inguruan, ERDUko ikasleak “Asko maite zaitugu Periko” antzerkia egiten ari dira. GURAko lehenengo eta bigarren mailako ikasleek berriz,…

Read More

‘Non Gogoa, Han Txangoa’ PROIa Arimazubin

LH 5.mailako ikasleak “Non Gogoa, Han Txangoa” PROIa lantzen aritu dira. PROI honetan ikasturte amaieran egiteko txangoa antolatzea izan da helburu nagusia. Horretarako aurrekontua, eguraldia, kokapena eta inguruak ematen dituen aukerak kontuan hartu behar izan dituzte.  Txangoa aurkezteko Visual Thinking bat egin dute, eguneko egitaraua eta proposatutako ekintzak modu bisual eta erakargarri batean azalduz. Guzti…

Read More