Oinarrizko Lanbide Heziketako sukaldaritzakoen ekimena
Ikastolan praktikak egiten ari den Oinarrizko Lanbide Heziketako sukaldaritzako ikasle talde batek ekimen berri bati hasiera eman dio gaur: hamaiketako zerbitzua eskainiko dute astearteetatik ostiralera10:45ak eta 11:30ak bitartean Ferixalekuko sarrerako kafe gelan.
Gaurkoan lehen aldiz eskaini dute zerbitzua, eta primeran joan da. Ikasle zein irakasle ugari gerturatu dira kafe gelara, eta asko gozatu dituzte sukaldaritzakoek prestatutako jakiak.
Lan bikaina sukaldaritzakoena!
Jarraian argazkiak: