Erizaintzako ikasleak osasun aktiboak detektatzen

Erizaintzako heziketa zikloko ikasleak, urtero egiten duten moduan, Gobernuz Kanpoko Erakunde batekin elkarlanean hasi dira proiektu berri batean. Azkeneko urteetan, Farmamundi erakundearekin batera egin dute proiektu hau, eta aurten, helburua Osasun aktiboak detektatzea izan da. 

Horretarako, hiru saio izan dituzte ikasleek: lehenengo saioa teorikoa izan zen, osasun aktiboa zer den azaltzeko; bigarren saioan, Arrasate inguruko osasun aktiboak bilatzera joan ziren ikasleak; azkenik, hirugarren saioan, hainbat elkarrizketa egin zituzten (ludotekako arduradunari, liburutegiko arduradunari…)

Bideoa hemen eta jarraian argazkiak:

https://www.flickr.com/photos/arizmendiikastola/albums/72177720316932049