Guneak
Almeneko profesionalak inguruneko paisaiak ezagutzen
Joan den ostiral arratsaldean, Almeneko zenbait profesionalek irteera txiki bat egin zuten inguruneko paisaiak hobeto ezagutzeko. Bertako flora eta faunaz gozatzeko aukera izan zuten, eta arratsalde ederra borobiltzeko, afari-merienda atsegin bat partekatu zuten elkarrekin. Zein zoragarria den gure ingurunea!
Read More“Euskara eta kulturartekotasuna” hitzaldia HUHEZIn
Joan den astean, “Euskara eta kulturartekotasuna” izeneko hitzaldia izan genuen HUHEZIko Eskoriatzako fakultatean. Arizmendiko irakasle talde batek hausnarketa sakon batean parte hartu zuen Amelia Barquín eta Karmele Perezen eskutik. Esperientzia aberasgarria eta inspiratzailea izan zen.
Read MoreJuul kanpainan parte hartu dugu aurten ere
Irakurketaren zaletasuna bultzatzeko, Euskal Herriko ikastoletan antolatzen diren jardueren bilduma da Juul kanpaina. Ikastoletako haur eta gazteek liburu eta ilustratzaile gogokoena hautatzen dute. Ikasleen irakurzaletasuna bultzatzea da kanpainaren helburu nagusia. Juul kanpainako ekintzen artean, Haur Hezkuntzako ikasleek, ilustraziorik gustukoena aukeratzen dute eta Lehen Hezkuntzako ikasleek, aldiz, euskaraz idatzitako libururik gustukoena. Apirilak izaera literarioa du. Izan…
Read MoreKarsting PROIaren baitan kobazuloetara irteerak egin dituzte DBH2ko ikasleek
Gazteluondoko eta Almeneko DBH2ko ikasleek Karsting PROIaren baitan irteerak egin zituzten pasaden astean. Gazteluondokoak Oñatira, eta Almenekoak Aizkorri eta Gesaltza auzora. Proiektu honen helburua gure ingurune karstikoa ezagutzera ematea eta balorean jartzea da. Irteeran, paisaia karstikoa nola sortzen den eta zein ezaugarri dituen ikasi dugu. Horrez gain, ingurune karstikoak aisialdirako eskaintzen dituen aukerak ere ezagutzeko…
Read MoreOlarteko jolastokia berrizteko auzolana egin dugu
Olarteko jolastokia berrizteko auzolana egin zen pasa den larunbatean. Guneko jolastoki berriaren diseinua egin eta auzolana aurrera eraman zuten bertako familia eta profesionalek. Udaberriko oporretatik bueltan bigarren auzolan bat egitea aurreikusten dute gunean. Mila esker auzolanera gerturatu zineten guztiei! Denon artean eraikitzen dugu Ikastola! Jarraian argazkiak:
Read MoreAutismoaren Kontzientziaziorako Nazioarteko eguna aldarrikatu dugu Ikastolan
Pasa den Apirilaren 2an, Autismoaren inguruko Kontzientziaziorako Nazioarteko Eguna izan zen. Honen baitan, Gipuzkoako Gautena elkarteak “Urdinduz” lelopean ibilaldi solidarioa antolatu zuen Donostian, apirilaren 14an, ostiralean. Egitasmo honekin bat egiteko asmoz, “Marea urdina” osatu genuen pasa den asteazkenean. Ikasleak jantzi urdinekin etorri ziren Ikastolara, eta guztiok elkarrekin argazkia atera genuen. Jarraian argazkiak: Gazteluondo Arimazubi Santa…
Read MoreArdURA proiari amaiera eman diogu LH 3. mailakook
ArdURA PROIaren baitan, uraren garrantziaz jabetu garela esan genezake. Urkuluko urtegira eta araztegira joan ginen. Urtegia goraino topatu genuen, hala ere, ur honen erabilera arduratsua izan behar dela ikasi dugu eta alferrik ez gastatzeko gomendioak idatzi ditugu. Amaitzeko, denon artean sortutako kanta eta koreografiarekin uraren erabilera arduratsua bultzatzeko aldarrikapena egin dugu patioan Arimazubiko komunitate osoan…
Read MoreStockbrot: Alemaniako tradizio bat gure Ikastolan
2. mailako ikasleek esperientzia berezi bat bizi izan zuten: sua egin eta Stockbrot prestatzea. Ekintza hau ez zen bakarrik sukaldaritza-esperientzia bat izan, kultura-truke aberasgarria ere izan zen. Stockbrot Alemanian ohikoa den ohitura da; makila baten inguruan orea biltzen da eta sua gainean erretzen da, ogi kurruskaria lortzeko. Aurten ere, Almenen tradizio hau errepikatu dugu, Alemaniako…
Read MoreEuskaraldiko horma-irudia sortzen
Gure ikasleak Euskaraldiko horma-irudia egiten ari dira. Eskoriatzako Euskaraldiko batzordetik, hirugarren urtez jarraian, enkargua jaso dugu herriko Euskaraldiko murala berregiteko, eta lan horretan aritu gara Almeneko Batxilergoko 2. mailako ikasleekin. Ekintza honek Euskaraldia girotzen eta indarrak hartzen hasteko balio izan digu. Ikasleek eurak diseinatu eta sortutako murala da, eta oraindik azken erremateak ematen ari gara.…
Read MorePorrotxinen bixita Basabeazpin
“Nik ere maite zaitut” proiektuaren bueltan Porrotxinen bixita izan dugu Basabeazpin. Porrotxin pailazoen eta gure familien lagun miña da, eta egunerokotasunean maitasuna eman eta jaso, jaso eta ematearen garrantzia kantuaren eta umorearen bidez erakustea zein politta den ikusi eta ikasi dugu. Aupa Porrotxin eta gure herriko pailazoak! Guk ere maite zaituztegu! ❤️???????
Read More