Stockbrot: Alemaniako tradizio bat gure Ikastolan

2. mailako ikasleek esperientzia berezi bat bizi izan zuten: sua egin eta Stockbrot prestatzea. Ekintza hau ez zen bakarrik sukaldaritza-esperientzia bat izan, kultura-truke aberasgarria ere izan zen.

Stockbrot Alemanian ohikoa den ohitura da; makila baten inguruan orea biltzen da eta sua gainean erretzen da, ogi kurruskaria lortzeko. Aurten ere, Almenen tradizio hau errepikatu dugu, Alemaniako guraso baten laguntzarekin. Ikasleek ilusio handiz parte hartu zuten, sua pizten ikasi eta ogia prestatzeko prozesuan parte hartuz.

Honelako jarduerek kulturak ezagutzeko eta talde-lana sustatzeko aukera ematen dute, eta gure ikasleentzat esperientzia aberasgarria izan da. Ziur gaude datorren urtean ere ekintza hau berriro egingo dugula!

WhatsApp Image 2025-03-26 at 16.28.21