Bukatu da Gaztelupeko Bazara taldeko “Egunean behin” ekimenaren denboraldia!

Egunean behin Gaztelupe

Poz handiz jakinarazten dugu amaiera eman diogula “Egunean Behin” jolasaren denboraldiari. Ekimen hau Gaztelupeko Bazara taldeak antolatu du, eta bertan parte hartu dute ikasleek, irakasleek eta komunitateko beste hainbat partaidek, giro ederrean euskara sustatuz. “Egunean Behin” CodeSyntax enpresak sortutako euskarazko aplikazio ezagun bat da: egunean partida bakarra jokatzen da, 10 galderari erantzunez, azkartasuna eta zuzentasuna…

Read More

Euskara sustatzeko murala amaituta Arimazubi gunean

Arimazubiko Euskara Batzordeko kideok martxan jarritako ekimenak bere fruituak eman ditu: murala amaituta dago eta jada ikusgai dago jolastokian! Arimazubiko Euskara Batzordeko guraso, irakasle zein ikasleen batzordeko kideak elkarlanean aritu gara, “Euskaraz dakixenak, ein daixela” lelopean. Ekimen honen helburuak hurruengoak izan dira; gurasoen artean euskararen erabilera sustatzea, bi batzordeen arteko harremana sendotzea eta, aldi berean,…

Read More

“Nik ere maite zaitut” proiektua Basabeazpin

Basabeazpin, NIK ERE MAITE ZAITUT proiektuaz saltsa-maltsan gustora ibili gara.  Pirritx, Porrotx eta Marimotots-ek jasoko duten herri omenaldira gehitu gara oraingoan.  Norberarekiko maitasuna, pailazoekiko, inguruarekiko, euskararekiko eta ikastolarekiko maitasuna,  ufffaaaaaa hau sentimendu festa.  Maitatzen zekien herriari Maite zaitut esaten erakutsi zigutelako…  Beraien ibilbide luzean egindako ekarpena aitortu eta eskertu nahi izan dugu guk ere. Basabeazpitik……

Read More

Euskaraldiko izen-ematea martxan da!

Atxabaltan Euskaraldirako izen-ematea zabalik dago dagoeneko, eta aurtengo erronka handia da: 1.500 izen-emate lortzea! Helburu hori lortzen laguntzeko, Batxilergoko 1. mailako ikasleak Basabeazpira etorri ziren, gure familien artean izen-ematea bultzatzeko asmoz. Elkarrekin mugituz, lortuko dugu!

Read More

GSR egoitzakoak Basabeazpin izan dira

Pasa den astean, GSR egoitzako egoiliarrak bisitan izan genituen Basabeazpin. 5 urteko haurrekin kontu-kontari aritu ziren: elkarrekin kantatu, dantzatu eta une atseginak partekatu zituzten. Bukatzeko, guztiek batera txokolate goxoa hartu zuten. Agurra borobiltzeko, gure txikiek bihotz-lore politak oparitu zizkieten nagusiei, maitasunez eta irribarrez.

Read More

Mikroinformatika Heziketa Ziklokoek 260 inpresora berregokitu dituzte elkarlanean, Afrikako eskoletara bidaltzeko

Mikroinformatika Heziketa Zikloko ikasleak Goierri-Urola Garaiko ESIn baja eman zizkieten 260 inprimagailu berreskuratzen aritu dira, Mugarik Gabeko Ikasgelak 2025 proiektuaren baitan. 2024ko uztailaz geroztik, Elkartenetekin elkarlanean Debaldeako anbulatorioetan eta Zumarragako Ospitalean baja emandako inprimagailuak bildu zituzten, eta Tolosaldea Institutuko, Harrobia Ikastolako eta Arizmendi Ikastolako praktiketako ikasleek berregokitu dituzte Vortex Digital Dimension-en laguntzarekin.  Ikasleen lana ikaragarria…

Read More

Arimazubiko 2.mailakoak Hondarribian izan ziren

Arimazubiko 2. mailako ikasleak egonaldia egin dute Hondarribiako Juan Sebastian Elkano aterpetxean. “Boga-boga mariñela” proiektuari bukaera emateko, lehenik Orio bisitatu zuten eta bertan azken euskal baleari buruzko ormairudi eta informazioaz gozatzeko aukera izan zuten. Ondoren Pasaiako Albaola itsas faktoriara egin zuten bisita. Bertan San Juan itsasontziaren historia eta eraikuntzaren nondik-norakoak ezagutu zituzten egindako taller baten…

Read More

Alaitz Gabilondo dentistaren bisita izan dugu Arimazubin

Pasa den astean, Arimazubiko 1. ziklokoek Alaitz Gabilondo dentistaren bisita izan genuen. Txantxarra zer dan azaldu zigun eta nola ekiditu dezakegun. Bestalde hortzak nola zaindu eta garbitu ere kontatu zigun. Bukatzeko jolas bat egin genuen hamaiketakorako ekartzen ditugun elikagaiak hortzetarako kaltegarriak edo onuragarriak diren bereizteko. Gainera oparitxo bat ekarri zigun eta asko gustatu zitzaigun. Oso…

Read More

Euskal Giroan Jolasean eguna ospatu dugu Bergaran

Pasa den ostiralean Euskal Giroan jolasean eguna ospatu genuen Bergaran. Aranzadi ikastolako, Txantxiku ikastolako eta Arizmendi ikastolako Almen eta Gazteluondoko DBH 1. mailako ikasleek parte hartu zuten jaialdian. Giro bikainean aritu ziren ikasleak goiz guztian zehar lau gune desberdinetan jolasean: esku pilota, pala, zesta punta, joko jolas tradizionalak, herri kirolak eta kultur jolasak, besteak beste. …

Read More