
Mikroinformatika Heziketa Ziklokoek 260 inpresora berregokitu dituzte elkarlanean, Afrikako eskoletara bidaltzeko
Mikroinformatika Heziketa Zikloko ikasleak Goierri-Urola Garaiko ESIn baja eman zizkieten 260 inprimagailu berreskuratzen aritu dira, Mugarik Gabeko Ikasgelak 2025 proiektuaren baitan.
2024ko uztailaz geroztik, Elkartenetekin elkarlanean Debaldeako anbulatorioetan eta Zumarragako Ospitalean baja emandako inprimagailuak bildu zituzten, eta Tolosaldea Institutuko, Harrobia Ikastolako eta Arizmendi Ikastolako praktiketako ikasleek berregokitu dituzte Vortex Digital Dimension-en laguntzarekin.
Ikasleen lana ikaragarria izan da, izan ere 15 ikaslek 160 inprimagailu baino gehiago berreskuratu dituzte egun bakar batean.
Ordenagailuak Afrikara bidean jarriko dituzte, batipat Senegal eta Saharako kanpamenduetako eskoletan liburuak inprimatzeko erabil ditzaten.
Eskerrik asko jarduera honetan parte hartu duten ikasle eta lantalde osoari!