Guneak
Senegalgo eskoletara bidean jarriko dugu elkarlanean berregokitutako material informatikoa
Ekainaren 20an eta 21ean, Senegalera eta Kongoko Errepublika Demokratikora bidaliko da ordenagailu-materiala, tokiko ikastetxeetan gela digital berriak sortzeko. Helburua da materiala hurrengo ikasturtearen hasierarako eskuragarri egotea, baliabide urriko testuinguruetan teknologiara sarbidea errazteko. Ekintza hau Mugarik Gabeko Ikasgelak programaren parte da, eta Nos Unimos (Balmaseda) eta Yaakar Aretxabaletako Elkartea-ren lankidetza estuari esker gauzatu da, Elkartenetekin elkarlanean.…
Read MoreSan Juanen atarian danborrada ospatu dute Olarteko txikiek
Ekainaren 13an Olarteko 4 eta 5 urtekoek danborrada ospatu zuten Arrasateko kaleetan zehar. Olartetik irten eta Sebero plazara abiatu ziren lehenengo; jarraian Sebero plazatik Herriko plazara joan ziren eta bertan eman zioten ekitaldiari amaiera. Gogor astindu zituzten danborrak txikiek! San Juan jaien atarian herria girotzeko ekintza bikaina eta jendetsua izan zen!
Read MoreEUSPOT ´25: Sari banaketa ekitaldia
Joan zen ostegunan egin zen Euspot lehiaketaren sari-banaketa ekitaldia Aretxabaletako Arkupe kultur etxean. 2025ko edizioak parte-hartze handia izan du; lehiaketaren historiako bigarren errekorra lortu da, 119 lan jasota —2023an jaso ziren lan gehien, 149 zehazki-. 22 spot 18 urtetik gorakoek eginak izan dira, eta 97, adin-txikikoek aurkeztutakoak. Publikoaren sarirako 700 boto jaso dira. Aretxabaletako Arkupe…
Read MoreEUS.JALGI PROiari bukaera politte emun dotsau. Beinke!
Arimazubiko 3.mailakuok Eus.jalgi PROIa lantzen ibili gare azken hiruhilabete honetan. Helburua euskerian aberastasunaz jabetziaz gain, euskalkixen eta herriko ondarie balixuan jartie izen da. Aiton-amonekin eta gurasoekin tertulixia antolatu geuen. Bertatik atarako informaziñuaz eta beste baliabide batzuk erabilitte denbora pasak ein dittugu. Aste hontan hauek banatzen ibili gare. Deskuiduan pediatratik, Etxaluzetik, liburutegitik, AEDtik… pasetan bazarie, jakin…
Read MoreIkasturte amaierako jaialdia ospatu dugu Arimazubi eta Gazteluondoko kideok
Ekainaren 18an, Arimazubi eta Gazteluondoko Lehen Hezkuntzako ikasle zein irakasleok ikasturte amaierako jaialdia ospatu genuen Seber Altube plazan. Bertan, familia zein herritarrentzat Errementari dantza eta danborrada eskaini genituen GURA eta BATUko ikasleen eskutik. Ikusle ugari gerturatu ziren jaialdiaz gozatzera eta giro paregabea jarri genuen herriko kaleetan zehar. Modu honetan, amaitzear dagoen 2024-2025 ikasturteari amaiera eman…
Read MorePiktoidazketaren jaia ospatu dugu
Sakon Pikto IEM-ean, ipuin baten lanketa egin dugu ikasturte erdialdera bitartean. Ipuin honen bitartez, hizkuntzaren alderdi ezberdinak landu ditugu. Maila bakoitzean, adinera egokitutako istorioa landu dugu eta honen lanketa egin ere. Ipuin hauetako bakoitza, historiako garai eta leku jakin batean kokatzen da. Guzti hau eginda, bakoitzak bere ipuina sortu du, aurrez landutako garai eta hiri…
Read MoreSanta Teresa eta Arimazubiko kideak Zuhatzan izan ziren
Santa Teresa eta Arimazubiko 6.mailako kideak Zuhatzan izan ziren ekainaren 9tik 11ra bitartean. Bi ikasturtetan zehar egindako lana borobiltzeko modu paregabea izan zen. Zuhatzako uhartean, hainbat ur ekintzaz ederki pasatzeko aukera izan zuten ikasleek; besteak beste, pedalo, arraun, piragua, bela eta windsurfa. Honez gain, lagunarteaz zein uhartea inguratzen duen naturaz gozatzeko aukera ere izan zuten. …
Read MoreSanta Teresako 4 eta 5 urteko haurrak Kuturolan izan dira erraldoiak eta kilikiak bisitatzen
San Juan jaien bueltan Santa Teresako 4 eta 5 urteko haurrek jaien inguruko proiektua landu dute. Hori dela eta, egindako lana borobiltzeko Kulturolara egin zuten txangoa bertan gordeta dituzten kiliki eta erraldoiak ezagutzeko. Emorioz eta ilusioz betetako esperientzia izan zen! Mila esker Arrasateko konpartsari erakutsitako prestutasunagatik!
Read MoreIkasturteari agur esateko jaialdia egin dute Umezaintzan
Ekainaren 13an Umezaintzako azken jaia ospatu zuten guneko jolastokian. Izan ere, Umezaintzako haurrak “Umezaintzako dantzariak” bihurtu ziren eta dantzaldia egin zuten familientzako. Gainera, 5 urteko haurren familiek Elvira eta Marta tutoreei dantza bat eskaini zieten berain seme-alabengandik egin duten lan guztia eskertzeko. Momentu oso hunkigarria izan zen! Eskerrik asko Umezaintzako profesional eta familiei! Eta Lur…
Read MoreArimazubi eta Santa Teresako ikasleak Gamarrako igerilekuetan izan ziren
Joan den astean Arimazubiko eta Santa Teresako Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleek egun zoragarri bat igaro zuten Gamarrako igerilekuetan. Aurretik landutako “Non gogoa, han txangoa” deituriko PROIan, ikasturte amaierako txangorako proposamenak prestatu zituzten eta bozketa orokorrean, Gamarra izan zen aukeratua. Eguraldi bikainak lagunduta, uretan jolasten eta elkarrekin denbora pasatzen primeran ibili ziren. Eguna dibertigarria, freskagarria…
Read More