Senegalgo eskoletara bidean jarriko dugu elkarlanean berregokitutako material informatikoa
Ekainaren 20an eta 21ean, Senegalera eta Kongoko Errepublika Demokratikora bidaliko da ordenagailu-materiala, tokiko ikastetxeetan gela digital berriak sortzeko. Helburua da materiala hurrengo ikasturtearen hasierarako eskuragarri egotea, baliabide urriko testuinguruetan teknologiara sarbidea errazteko.
Ekintza hau Mugarik Gabeko Ikasgelak programaren parte da, eta Nos Unimos (Balmaseda) eta Yaakar Aretxabaletako Elkartea-ren lankidetza estuari esker gauzatu da, Elkartenetekin elkarlanean. Bidalketaren prestaketa Ayuda Contenedores-en egin da, eta CMO Valves enpresak bilgarri-materiala eskaini du laguntza gisa.
Bidalitako ekipoak Tolosaldea LHI, Harrobia Ikastola eta Arizmendi Ikastolako ikasleok Birziklanet ekimenaren bitartez praktika-programaren barruan birgaitu ditugu; ordenagailuak, inprimagailuak eta wifi antenak birgaitu ondoren Tindufeko, Lukula-ko (Kongo), Mbam-eko (Senegal) Gandiol-eko (Senegal) eta Thiés-eko (Senegal) ikastetxeetara bideratu ditugu
Guztira 400 eramangarri, 40 mahai gaineko, 260 inprimagailu eta hainbat antena prestatu dituzte hiru ikastetxeetako ikasleek. Horrez gain, Yaakar Aretxabaletako Elkartea eta Mondragon Unibertsitatearekin elkarlanean, gure ikasleek Mbameko ikasleekin bideokonferentzia bat egin dute beraien egunerokotasuna nolakoa den ezagutzeko asmoz.Tindufeko kanpamentuetarako ere 100 bat eramangarri eta 20 bat inprimagailu birgaitu ditugu. Datorren ikasturterako lehentasuna kanpamentuetako irakasleen formakuntza izango da.
Bidalketa hauekin, gure konpromisoa berresten dugu 2030 Agendarekiko, teknologia berrerabilpena, software librea eta Euskal Herriko eta Afrikako hezkuntza-komunitateen arteko lankidetza sustatu.