Ikasturteari bukaera Aretxabaleta eta Eskoriatzan

Gaur eman diogu amaiera ikasturteari giro ederrean! Egun berezia izan da: bizikleta eta patinete lasterketak, urarekin jolasak, futbol partida beroa, irakasleekin azken momentu goxoak, barre algarak, besarkadak eta lagun arteko konplizitatez betetako uneak. Eskerrik asko bihotzez ikasturte honetan bidelagun izateagatik: ikasle, familia, hezitzaile eta langile guztiei. Guztion artean osatu dugu aurten egindako guztia, eta gaurko…

Read More

Almeneko LH 6koak Bertizen

Joan zen astean, Almeneko 6. mailako ikasleekin hiru eguneko irteera egin genuen Bertizera. Esperientzia zoragarria izan da ikasturteari amaiera emateko. Eguraldi bikainarekin eta giro ezin hobean, hainbat jarduera egin genituen: arroila jaitsiera, tirolina, abentura parkeko erronkak… Primeran pasatu genuen! Eta ziklo amaierari amaiera borobila emateko modu aparta izan da!

Read More

Almeneko LH 5ekoak Jose Aranan eta Basabeazpin

Almeneko bosgarren mailako ikasleak Jose Arana eta Basabeazpi guneetara joan gara, hurrengo ikasturtean Lehen Hezkuntzako 1. mailara etorriko diren umeak ezagutzeko. Helburua harreman goxoa sortzea izan da, eta horretarako hainbat jolas eta jarduera partekatu ditugu. Irailean, seigarren mailako ikasleak izango dira haien bidelagunak, eta jada lehen harremanak sortzen hasi gara. Esperientzia oso aberasgarria eta atsegina…

Read More

DBHko Olinpiadak: Ikasturteari amaiera Dibertigarria

Gaurkoan, DBH 3. eta 4. mailako ikasle zein irakasleok ikasturte amaiera modu ezberdin eta dibertigarrian ospatzeko aukera izan dugu. Olinpiadak izan dira jarduera nagusi, eta taldeka antolaturik, goiz bero hau freskatzeko eta elkarrekin gozatzeko parada paregabea izan da. Giro bikaina izan dugu, eta ederto ibili gara!

Read More

Jose Aranako jaialdi berezia

Aurreko ostegunean ikasturte amaierako jaialdia izan genuen Jose Aranan, San Juan eta San Pedroei ongi etorria eginez. Argitxoren bisitarekin eman genion amaiera ospakizunari! Primeran pasatu genuen!

Read More

Artearen Bidea: Errealismotik Abstrakziora

DBH 2.mailako ikasleek aurrez aukeratutako argazki bat Errealismotik Figuraziora eta handik Abstrakziorako bide emankorra nola egin duten azaltzeko LH 1go mailakoekin elkartu ziren ikastolako sarreran. 3 gelatako launa ordezkarik pausu bakoitza zehaztasunez azaldu zieten guneko gazteenei. Errealista arkatz teknikaz, argi itzalei erreparatuta bereziki nola egin zuten azaldu ondoren, geometrizazio ariketa aitzaki, kubismoko eredua eskeini zieten…

Read More

Udako solstizioa Basapeazpin 

Udako solstizioaren irudikapena eginez amaitu dugu ikasturtea Basabeazpin. Eren, hazi, loratu eta batu egin dugu, gara! Tantaixaren igoerarekin agur esan diote 5 urtekoek HHko etapari… Dantzaz eta kantuz… Zuena, gurea da ametsa, borrokatu amesten duzun hori! 

Read More