Guneak
Garabidekoak Almenen
Aurten ere etorri dira gurera mundu guztiko hizkuntza gutxituetako komunitateetako kideak. Aurten bereziki somatu dugu hezkuntzarekin lotutako jendea etorri dela. Gunean izan ditugu bisitan, Mireia Muruamendiarazen azalpenekin gure ikastola ezagutzen eta DBh2ko ikasleekin hartuemanean. Elkarrizketa interesgarri eta aberasgarriak izan omen dituzte. Ze gustura hartzen ditugun Garabidekoak gurean! Etorri hurrengoan ere!
Read MoreBizipoza elkartea: pailazoekin saioa
Bizipoza elkartea aurkezteko pailazo emanaldia izan zuten Almenen. LH 3eta 4ko ikasleentzat izan zen saioa, eta ederto pasatu zuten ikasle zein irakasleek pailazoek eginiko ikuskizunean. Umorea galdu gabe hainbat lanketa sozial egiteko parada izan zuten, eta oso arratsalde atsegina igaro zuten. Eskerrik asko Motx eta Sapotxin zuen bisitagatik!
Read MoreLanbide Heziketako Osasun Larrialdietako ikasleak suhiltzaileen etxean
Ferixalekuko Osasun Larrialdietako ikasleak Bidasoako suhiltzaileen etxera joaten ibiliko dira bi hilabetetan zehar, simulakro baten parte izan daitezen. Modu honetan, ikasleek bizipenetik jaso dezakete, gelan jaso beharko lukeetena, errealitatetik gertu dagoen egoera baten parte izanez. Gure eskertza helarazi nahi diegu, honen guztiaren parte izaten utzi diguten Bidasoako suhiltzaile etxekoei!
Read MoreIkasturte hasierarekin, mendi irteerak eta familiarizazioa protagonistak
Aurten ere, ikasturte hasieran gauden honetan, familiarizazioa eta mendi irteerak ditugu protagonista. Testuinguru honetan, bailarako mendi eta tontorrak bisitatzen ari dira gure ikasleak, elkar ezagutzeko eta talde kohesioa bultzatzeko asmoz. Txikienak, berriz, familiarizazio prozesu betean daude. Ikasturteari hasiera eman diogunetik, haurrak gero eta gusturago etortzen dira Ikastolara, eta eta gazteak ere ari dira beraien ikasturte…
Read MoreGaztelupeko Batxilergoko 2. mailako ikasleen ikasbidaia
Gaztelupeko Batxilergoko 2. mailako ikasleak Alemaniako Oihan Beltzean izan dira ikasbidaian, irailaren 14tik 19ra bitartean. Aste horretan zehar aukera izan dute hainbat hiri eta herri ezagutzeko, bai Frantzian, bai Alemanian. Bisitatu dituzten lekuen artean nabarmentzekoak dira Colmar, Alsaziako hiri xarmagarria; Friburgo, Alemaniako hegoaldeko erreferentziazko gune kulturala eta unibertsitarioa; Estrasburgo, Europako erakundeen egoitza nagusietako bat; eta,…
Read MoreLagundu Gaztelupeko ikasleei Kilometrotako erronkan!
Aurten, Elgoibarren ospatuko diren Kilometroak jaiaren barruan, gure ikastetxeko DBH 4. mailako ikasle talde batek parte hartuko du antolatutako erronkan.Erronka hau herri-ekimenaren parte da, ikasleen sormena, elkarlana eta konpromisoa bultzatzeko asmoz sortua. Parte-hartzaileek hainbat proba gainditu beharko dituzte, hala nola bideo sortzaileak egitea, aurkezpenak prestatzea edota bestelako jarduera kolaboratiboak burutzea. Proba horien bidez, taldeek euren…
Read MoreLanbide Heziketakoek elkarlanean berregokitutako ordenagailuak Senegalgo unibertsitatera heldu dira
Elkartenet, Aretxabaletako Yaakar elkartea, Mbam Daspora elkartea, Arizmendi Ikastola eta Senegalgo Mbam udalararen arteko lankidetzari esker, gure Ikastolako Mikroinformatika heziketa zikloko ikasleek Elkartenet elkartearekin elkarlanean prestatutako ordenagailuak Senegalgo Mbam udalerrira iritsi dira. Bertan, unibertsitatean ikasketak hasiko dituzten 98 ikaslek jaso dituzte ordenagailu eramangarriak (iaz bigarren hezkuntzako 50 ikaslek jaso zituzten). Goiena.eus-en argitaratutako albistea, hemen.
Read MoreMagala ere martxan!
Ikasturte berriarekin hasi da Magala martxan eta joan den ikasturtean hasitako lanketei jarraipena emateaz gain, berrikuntzekin dator aurten. Ordutegi berria, aditu berriak, saio eta tailer berriak… Elikadura, haur masajea, aitatasuna, esfinterren kontrola, erritmo biologikoak, psikomotrizitatea eta beste hainbat gai izango ditugu hizpide aurtengo ikasturtean. Honez gain, Arrasateko Bibliotekarekin elkarlanean jarraituko dugu ikasturte honetan eta Magalan…
Read MoreIkastola bizitzaz bete da berriz!
Gogotsu ekin diogu ikasturte berriari udako oporrak izugarri gozatu ondoren. Eta ikasturte hasiera guztietan bezalaxe, Arizmendi Ikastola osatzen dugun 12 guneetan, eta bereziki ikasle txikienak hartzen dituztenetan, familiarizazio prozesu betean gaude. Haurraren erritmoa errespetatzea ezinbestekoa da familiarizazio egoki baterako; bere egoera emozionala behatzea eta prozesu honetarako prestatutako ekintzen bidez, eta beharrezkoa den kasuetan, gurasoekin batera,…
Read More‘Almenera Belaxe’ zerbitzu berria martxan!
Ikasturte honetan zerbitzu berri bat jarri dugu martxan gure Ikastolan: Almenera, Eskoriatzatik eta Aretxabaletatik, patinetez edo oinez etortzeko taldeak sortu dira, LH1 etik LH4rako ikasleentzat. Goizeko 8:30etan Basabeazpin edota Jose Aranan elkartzen dira taldeak eta hezitzaile eta gurasoren batekin Almenera etortzen dira. Hau horrela, gure haurren artean ohitura osasuntsuak sustatzeko, mugikortasun jasangarri baten alde egiteko,…
Read More