Eskaintza berriztua Aretxabaletan: Ikastolak 2 urteko gela Pausoka dagoen eraikinean eskainiko du 2026-27 ikasturtean

2024 urte amaieran Eusko Jaurlaritzak Udal Haurreskolen inguruan (Aretxabaletan Pausoka kooperatibak izan du esleituta) erabaki bat hartu zuen: hauen finantziazioa eten egingo zuela, Udalei Haurreskolen Partzuergoa eskaintzeko atea zabalduz.  Egoera ikusirik, Aretxabaletan, Udalak Pausoka kooperatiba, Kurtzebarri Eskola eta Arizmendi Ikastolak osatutako mahaia deitu zuen.    Arrazoi desberdinak medio, Aretxabaletan Haurreskolen Partzuergoa eskaintzea erabaki zuen Udalak. Haurreskolen…

Read More

Lanbide heziketa pertsonen eta gizartearen zerbitzura: FP Euskadiko 2030 estrategiaren aurkezpena

Urtarrilaren 19an, Bilbon Lanbide Heziketako Euskadiko 2030 estrategia aurkeztu zen eta gure Ikastolako ordezkaritza bertan izen zen.  Imanol Pradales Lehendakaria eta Begoña Pedrosa hezkuntza sailburua  izan ziren ekitaldian, eta  Lanbide Heziketaren estrategiaren 5 ardatz nagusiak azaldu zituzten: Euskadirako talentua, Euskadi Aurreratua, Euskadi Jasangarria, Euskadi digitala eta Euskadi globala.

Read More

Olarteko haurren bisita Gaztelupera: ogia, inklusioa eta proiektu berrien hasiera

Gaztelupeko ZIP (Zereginen Ikaskuntzarako Programa) guneko ikasleek bisitari bereziak jaso zituzten: Olarteko 4 urteko haurrak. Bisita honen helburua ogia egiten ikastea baino askoz harago joan zen; gune desberdinetako ikasleen arteko harremana sustatzea eta inklusioa modu praktikoan lantzea izan baitzen goizeko ardatza.ZIP programako ikasleek gidari eta irakasle lanak egin zituzten, txikiei ogiaren prozesu osoa erakutsiz: osagaiak…

Read More

Arimazubiko gurasoen euskara batzordeak “Euskararen Altxorrak” lehiaketa martxan jarri du

Pasa den astean, Arimazubiko gurasoen Euskara batzordeak “Euskararen Altxorrak” lehiaketa abiatzeko prozesua martxan jarri zuen. Lehenik eta behin, guneko familia guztiei lehiaketarako galderak sortzeko gonbitea luzatu zieten. Familien erantzuna paregabea izan da, 267 galdera-proposamen jaso dituzte guztira. Horien artean, galdera originalenari aitortza egin dio batzordeak; 1.mailako Malen Urrestarazu eta bere familiak egindako galdera izan da…

Read More

Batxiko ikasleak filosofia olinpiadan parte hartzen

Aurten Almen eta Gaztelupeko zenbait ikaslek filosofia olinpiadan parte hartzea erabaki dute. Olinpiaden gaia aurtengoan honakoa da: EROMENA, Onkixote gaurko munduan. Parte hartzeko moduak askotarikoak dira. Izan daiteke marrazkia, argazkia edo bideoa aurkeztuz; gaiaren inguruko disertazioa idatziz edo dilema moral baterako irtenbidea proposatuz. Gurean bi guneetan parte hartzea bolondresa izan da, eta azkenean sortu da…

Read More

DBH34-Almeneko Bazarako ikasleen ekimena: mokadu-solasaldia antolatzea bazkalorduan

Aste honetan, ikasleek antolatutako ekintza interesgarria bat izan dugu DBH34ko eremuetan. Berau antolatzeko ikasleak euskal kulturaren inguruko pertsona esanguratsuekin kontaktuan jarri eta Irati Aizpuru euskarazko eduki sortzailearen baiezkoa jaso zuten, gure gunera etorri eta ikasleekin saioa egiteko. Bazkalordua hartu dute horretarako. Lehenengo mokadua jan dute Bazarako ikasleek Iratirekin batera, eta gero tarte luze baten jardun…

Read More

Naturarekin bat eginez Umezaintzako ortua martxan da berriro!

Poz handiz iragartzen dugu Umezaintzako ortua martxan dagoela! Gure guneko txoko berezi hau ez da lur zati bat soilik; Umezaintzako ortua baliabide pedagogiko bikaina da. Ez ditugu soilik barazkiak hazten ikusten, balioak ere ereiten ari gara eta. Ekimen honen bidez, naturarekin kontaktua, ingurugiroa zaintzea eta tokian tokiko produktuen jatorria nondik datorren ulertzea sustatzen dugu. Oraingo…

Read More

LH4ko ikasleak LH1ekoei laguntzen

Aurreko astean LH1eko ikasleek ikasle nagusien laguntza izan zuten eta asko eskertu zuten. Izan ere, matematikako aplikazioa erabiltzen hasteko eta ordenagailuekin lehenengo kontaktu hori izateko LH4ko ikasleen laguntza izan zuten. Pazientzia askorekin eta laguntzeko jarrera onarekin egon ziren nagusiak eta beraientzako ere oso aberasgarria izan zen, lankidetzan eta elkarlanean oinarritutako saioa izan zelako eta adin…

Read More

Batxilergoko 2. mailako ikasleak Gasteizen, Federico Garcia Lorcaren klasikoaz gozatzen

Gasteizko agertokiek ohiko bisitariak jaso dituzte aste honetan: Almen eta Gaztelupeko Batxilergoko 2. mailako ikasleak. Urteroko ohiturari jarraituz, Federico Garcia Lorcaren lan gailenetako bat den “La casa de Bernarda Alba” antzezlana bertatik bertara ikusteko aukera izan dute gazteek. Irteera hau ez da aisialdiko ekintza hutsa izan, ikasgeletan landutakoa oholtzaren gainean bizitzeko aukera baizik.Izan ere, antzezlan…

Read More