Birziklanet: Mikroinformatika heziketa ziklokoek prestatutako materiala Saharako kanpamenduetara bidean da

Ferixalekuko mikroinformatikakoek prestatutako ordenagailu, proiektore eta bestelako ekipamendu informatikoak Saharar kanpamenduetako eskoletara bidea hartu du aste honetan. Aurreko bidaian eraman ezin izan genuen materiala da hau, eta Saleh Zein Sidahamed, Saharaldeba elkarteko ordezkariak eramango ditu bere kotxe propioan. Lerro hauen bitartez eskarrak eman nahiz dizkiegu diruz lagundu diguten Fagor Herrigintzari, Fagor Automationi, Laboral Kutxari eta…

Read More

San Blas opilak egiten ikasteko tailerra Santa Teresan, komunitatea sendotuz

Pasa den ostegunean, hilak 29, Santa Teresa guneko guraso den Mireia San Idelfonsok San Blas opilen tailerra eskeini zuen. Tailer hau “Euskal Ohiturak Bultzatuz eta Zabalduz” ekimenaren baitan kokatzen da. Tailerra komunitateko kideei zabaldu zitzaien eta hainbat familia gerturatu ziren gunera San Blas opilak egiten ikastera. Parte hartzaileak, pozik eta  eskertuta agertu ziren tailer hau…

Read More

4.mailako ikasleak Udal Bibliotekan bisitan

Arimazubi eta Gazteluondoko 4. mailako ikasleak Arrasateko Udal Liburutegian izan ziren bisitan, “Biblioteka edonon” ekimenaren baitan. Bertan, liburutegi prototipo mugikor bat nola sortu ikasi zuten, eta liburutegiko ganbaran liburutegi mugikor propioa prestatu zuten: tipiak sortuz, eraikuntzako blokeak erabiliz eta liburuak espazio osoan zehar sakabanatuz. Jarduera amaitzeko, tipi baten eskulana egin zuten. Horrez gain, liburutegia hobeto…

Read More

DBH4 Almen: First Lego League barne txapelketa

Urtero, garai hau iristen denean DBH4koak FLLko errobotekin lanean hasten dira, misio konkretu batzuk bete ditzaten eta publikoaren aurrean arukezteko moduko proiektu zientifikoa garatu behar izaten dute. Almeneko ikasleen artean barne txapelketa egin eta gero, sailkatzen diren bi taldeak FLLko Arrasateko ekitaldira joaten dira, bertako lehiaketan parte hartzera. Aurten ere hala izan da. Aste honetan…

Read More

Iragana, oraina eta etorkizuna iruten: DBH4koen desfilea Gaztelupen

Gaztelupeko guneko DBH4ko ikasleek amaiera ikusgarria eman diote “Geroaren Irule” izeneko PROIari. Ikasitako guztia laburbiltzen duen amaierako produktu gisa, moda desfile bat prestatu eta aurkeztu diete Gazteluondoko DBH2ko ikasleei. Ekimen honen helburu nagusia arroparen gehiegizko kontsumoaren inguruko kontzientziazioa zabaltzea izan da, gazteen artean gaur egungo jantziek ezkutuan egiten duten ibilbideari buruzko hausnarketa piztuz.Proiektuan zehar, ikasleek…

Read More

Almen batxi1 giza: “Ekonomia…kontrolpean?” formazioan

Aurten batxi1eko giza zientzietako modalitatekoek, Euskadiko Kutxako eraikin nagusira joan dira, ekonomiako gaiarekin lotutako formazio saio baten parte hartzera.  Finantza-hezkuntzako tailer presentzialean izan dira, zehazki. Eguneroko transakzioetan edo diruarekin lotutako erabakiak hartzean, modu ahaldunduan jardun ahal izatea bilatzen du tailerrak, iruzurrak saihesteko eta erabakiak irizpide egokiarekin hartu ahal izateko. Mila esker, bertan harrera egin ziguten…

Read More

EA2030ek zuhaitz landaketa egin du Eskoriatzan

Urtarrilaren 28an, EA2030 ekimeneko ordezkariek zuhaitz bat landatu zuten Eskoriatzan, lehorreko ekosistemen inguruan egindako lanaren baitan. Ekintza sinboliko honen bidez, zuhaitzek ekosistemetan duten funtsezko eginkizuna azpimarratu nahi izan zen. Landaketaren helburua ez zen soilik zuhaitz berri bat haztea, gizarteari zuhaitzek eskaintzen dituzten onura ugariak ikusaraztea baizik: biodibertsitatea babestea eta ingurune osasuntsuagoak sortzea, besteak beste. Era…

Read More

Almeneko LH 5ekoak HUHEZIn izan dira

“Airean” izeneko PROIarekin ari dira LH5eko ikasleak eta Aretxabaletako HUHEZIko Ikus Entzunezko Komunikazioko fakultatera bisita egin dute. Txoko desberdinetan lanketa ezberdinak egin dituzte eta oso aberasgarria izan da. Bertan emandako azalpenak oso argigarriak izan dira eta ikasleek asko ikasi dute. PROI honetan irratsaio bat prestatzen ari dira ikasleak eta horretarako oso lagungarriak izan dira unibertsitatera egindako…

Read More

Jose Aranakoek lehen sorospenetako tailerra jaso dute Lanbide Heziketakoen eskutik

Aurreko astean gure Ikastolako Osasun larrialdiak heziketa zikloko 2.mailako ikasleak etorri ziren Jose Aranara, 4 eta 5 urteko haurrekin lehen sorospenen tailerra egitera.  Asko ikasi zuten gure txikiek eta esperientzia polita zein aberasgarria izan zen denontzat. Iruditzen zaigu garrantzitsua dela Ikastolan horrelako gaiak txikitatik lantzea. Eskerrik asko posible egin zenuten guztioi!

Read More