EA2030ek zuhaitz landaketa egin du Eskoriatzan

Urtarrilaren 28an, EA2030 ekimeneko ordezkariek zuhaitz bat landatu zuten Eskoriatzan, lehorreko ekosistemen inguruan egindako lanaren baitan. Ekintza sinboliko honen bidez, zuhaitzek ekosistemetan duten funtsezko eginkizuna azpimarratu nahi izan zen.

Landaketaren helburua ez zen soilik zuhaitz berri bat haztea, gizarteari zuhaitzek eskaintzen dituzten onura ugariak ikusaraztea baizik: biodibertsitatea babestea eta ingurune osasuntsuagoak sortzea, besteak beste.

Era berean, ekimen honek naturaren zaintzaren inguruko kontzientzia piztu nahi izan zuen, herritarrak ingurunea errespetatzera eta zaintzera bultzatuz.